Bilboko Plaza Barriko wi-fi eremuak 3.200 erabiltzaile baino gehiago izan ditu

Bizkaie! 2008-10-14 14:41

Udal bilbotarrak leku hau aukeratu eban urian gune aitagarria dalako, eta erantzuna ikusita, Bilbok hurreko etorkizunean izango dituan wi-fi puntu ugarietako lehenengoa baino ez da izango, 'Bilbao39.net' planagaz bat etorriz, datozen bi urteetan uriak auzo bakotxean konekzino gune bat izatea aurreikusita baitago.

Bagilaren 9an abiatu zanetik, 3.258 lagunek gozau ditue Bilboko Plaza Barrian kokatutako wi-fi eremuaren onurak, Internetera azkar sartzea ahalbidetzen dauena, era libre eta dobakoan. Bagilaren 9an abian jarri zanetik, uriko biztanleek modu positiboan erantzun deutse ekimen honi, eta euren ordenagailu eroangarrietatik 335.259 minutu konektau dira teknologia barriek dakarren informazino eta abantailetara.

Kontuak kontu, abuztua eta iraila izan dira bisita kopuru gehien jaso dabenak, 2.020 lagunek erabili eben eta wi-fi eremua, danetara 259.752 minutu eginez, eta 128 minutu bataz beste, bagilean eta garagarrilean baino bi aldiz gehiago, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.

Bilboko Udalak eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI), Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteagaz alkarlanean, Plaza Berria lehenengo wi-fi eremu bilakatu eben orduan, Interneterako sarbideagaz, doban eta kablerik barik.

Udal bilbotarrak leku hau aukeratu eban urian gune aitagarria dalako, eta erantzuna ikusita, Bilbok hurreko etorkizunean izango dituan wi-fi puntu ugarietako lehenengoa baino ez da izango, 'Bilbao39.net' planagaz bat etorriz, datozen bi urteetan uriak auzo bakotxean konekzino gune bat izatea aurreikusita baitago.

Proiektu hau Bilbo 2012 Agenda Digitalaren parte da, Promobisa Udal Alkarteak sustatua, eta Interneterako sarbide publikoa bermatzen dau administrazino izapideak egiteko, eta baita Bilbok uritarrakanako eraginkortasun eta hurrekotasun handiagoa izatea be.

Bilbo 2012 Agenda Digitalak sei helburu estrategiko ditu. Lehenengoa, Informazino eta Komunikazino Teknologietara (IKT) sartzeko eskubide osoa bermatzea, bai zabalpen fisikoari jagokonez, bai hobeto erabilteko ezagutza zehatzei jagokenez be. Bigarrenez, IKTei buruzko informazinoa eskuragarri izango dala bermatzea, Bilboko sektore sozial eta ekonomiko guztietan.

Hirugarrenez, planak beharrezko baldintzak bermatzea bilatzen dau, zerbitzuek eta informazinoak azpiegitura eta araudi bat izan daien oinarri. Laugarrenez, Bilboko Udalaren eta ganerako eragile publiko, sozial edo enpresakoen arteko hartu-emonak bermatzea bilatzen da, proiektuaren ekimenak arrakastaz garatzea ahalbidetuko dabenak. Bosgarren helburua IKTen potentzialidadea aprobetxetea da, Bilboren garapen ekonomikorako Ezagutza Gizartearen testuinguruan. Azkenik, IKTak Udal eraginkorragoa lortzeko erabili nahi dira.

Bilbo 2012 Agenda Digitalagaz, Bilboko Udalak Informazino Gizarteari buruzko Uri eta Bertako Agintarien II. Mundu Biltzarrean lortutako konpromisoetako bat beteten dau. Bilera honetan adierazotako helburu horreen artean, 2010erako uri kopuru aitagarri batek bere Bertako Agenda Digitala abian jartea aurreikusten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu