Galdakaoko Eguzkibegik antolatuko dauen XXXI. Ibilaldia gero eta hurrago
2008-10-14 11:58 Euskerea berbagai'Gerizpetik eguzkibegire' leloa aukeratzean euskerearen historia islatu nahi izan da, beti be ikuspegi positibotik: azken hamarkadetako iragan ilunetik eguzkirako bidean egin dan lan handia gogoratu eta lan horretan diharduela adierazo.
2009ko Ibilaldiaren aurkezpen jaia oraintsu izan da eta honezkero, badakigu 2009ko maiatzaren 31n, lehenengoz ospatuko dala Galdakon baina zehaztasun guztiak Galdakaoko Torrezabal Kultur Aretoan emon zituen ikastolen ordezkariak, ikastolako bazkideak, erakundeetako ordezkariak eta herriko alkarteetakoek. Era berean, Eguzkibegi Ikastolearen aitzindariei be, ondo merezidutako omenaldia egin jaken eta ondoren, jai giroa izan zan nagusi, erromeria eta bestelako ekitaldi batzuk tarteko.
2009ko Ibilaldiaren barrikuntzen artean, 'Ibilkrosa' izango da, Bizkaiko ikastolen arteko lasterketea, lehenengo aldiz antolatuko dabena eta masiatzaren 31n Galdakaon amaituko dana.
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolea
Herriaren eraginez sortu zan, garai hareetako eskola-instituzinoak ez baitzituan herritarren sektore handi baten beharrak eta nahiak asetzen, ez eta, euskerea beren identidade muina eta ardatza joten dauen Euskal Herriko kolektibidade multzo handi batena be.
Ikastolearen hasierea 1966ko garagarrilean kokatzen da, guraso talde batek ikastolea zabaltzeko asmoa adierazo ebanean. Guraso talde horren nahia 1967ko urtarrilean gauzatu zan 35 ikasle eta 2 irakaslegaz batera. 1972ko urrian kooperatibearen eraketea onartu zan, familia bakotxak 40.000 pezetako sarrera-kuotea pagau ostean. Urte berean Ikastola barria eregiteko erabagia hartu zan, eta 1974an 5.400.000 pezetan lurra erosi eta proiektua idatzi zan. 1978ko irailerako ikasleak eta irakasleak ikastola barrian egon ziran, eta azkenik, hurrengo urtean, Eguzkibegi izena jarri jakon.
Eguzkibegi ikastolea herri honetako hainbat familia euskaldunentzat erreferente argia izan da euren seme-alaben heziketan, batez be euskeraz eskainitako irakaskuntzea galarazota egoan denporetan eta Eusko Jaurlaritzeak 80. hamarkadan hizkuntza ereduak ezarri arte.
Gaur egun 683 ikasle dituan ikastolearen helburua euskerea eta euskal kulturea ardatz harturik, neska-mutilak euren osotasunean hezitzea da, hau da, aniztasunean, hezkuntza integrala eta kalidadezkoa eskainiz, nork bere gaitasunak garatzeko aukerea emonez,gaur eguneko gizartean eta bere ingurunean integrauta, kritikoa eta parte-hartzailea izanik.
Ibilaldiaren helburuak
Bi helburu nagusi ditu gure ibilaldiak, batetik, azpiegitura batzuk egokitu, beste batzuk barriak egin eta, beraz, ikastolea bera handitzea da asmoa. Bestetik, Ibilaldia 2009 Galdakaon egiteak herri-mobimentuaren izaerea berreskuratu guran hain beharrezkoa dan gurasoen ekina eta esku-hartzea sustatzea.
'Gerizpetik eguzkibegire'
Leloa aukeratzean euskerearen historia islatu nahi izan da, beti be ikuspegi positibotik: azken hamarkadetako iragan ilunetik eguzkirako bidean egin dan lan handia gogoratu eta lan horretan diharduela adierazo.
Eguzkibegi Ikastolaren historia be islatzen dau esaldi honek: hasiera gogorrak (eraikuntza zaharrean, lonjatan sakabanatuta, baliabide mugatuak...) oraina argitsuari emon deutso bidea. Ikastolak, hasiera batean, 'gerizpean' sortu ziran, 'gerizpean' egiten eben lana, garai haretako legeari uko eginaz. Gaur egun Ikastolea tontortxo batean dago 'eguzkira begire', proiektu aurrerakoi guztiak zabaldu guran, gure umeak euskaldundu guran, gure kultureak geroa izan daian lanean, herriari begira lanean. 'Gerizpetik' urten eta 'eguzkira begire' dago gure etorkizuna
Piku
Mozoloak Galdakaon dauen garrantziagaitik aukeratu da irudi edo logotipoa. Antxina-antxinatik, sasoia zehaztea gatxa bada be, gure auzokideak Mozoloak izan dira ezizenez. 'Ikastolea herriagaz identifikau eta, beraz, Eguzkibegik mozolo izan behar dau'.
Piku da, mozolo galdakar. Baina mozolo berezia da, gauetik, ilunetik, gerizpetik eguzkira hurreratu dan mozoloa. Horrexegaitik luma koloretsuak ditu, alaia da, atsegina eta eguzkira begira dago, oraindino be bere bizitzan gauza gehiago alda daitekezala uste dauelako. Piku euskera eta Eguzkibegi Ikastolaeren bidaide izan da gerizpetik eguzkirako bidean. Bide luze horretan asko ikasi dau; mozolo guztiak bezela zuhurra eta azkarra baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!