Daniel Innerarityk gaur, urriak 14, jasoko dau Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria

Bizkaie! 2008-10-13 15:04

Daniel Innerarity saiogile bilbotarraren pentsamenduaren unibersaltasuna, haren lanaren nazinoarteko proiekzinoa, produkzino zientifiko eta dibulgatibo ugaria, Vasconiaren kultura, gizartea eta etorkizunagaz lotutako gaiak jorratzeko gaitasuna balorau ditu epaimahaiak.

Daniel Innerarity saiogile bilbotarrak gaur, urriak 14, jasoko dau, Donostiako Diputazino Jauregiko Tronu Aretoan, Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxaren Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2008ko saria, sariaren antolakuntzako iturriek iragarri dabenez.

Daniel Innerarity bilbotarraren pentsamenduaren unibersaltasuna, haren lanaren nazinoarteko proiekzinoa, produkzino zientifiko eta dibulgatibo ugaria, Vasconiaren kultura, gizartea eta etorkizunagaz lotutako gaiak jorratzeko gaitasuna balorau ditu Euskal Herriko zazpi unibersidadetako ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako buruak eta Euskadiko Kutxaren zuzendariak osotutako epaimahaiak. Erabagia aho batez hartutakoa zian da.

Saribanaketa ekitaldia 18:30etan hasiko da eta bertan egongo dira Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusia, Javier Retegi Eusko Ikaskuntzako presidentea eta Juan Mª Otaegi Euskadiko Kutxako presidentea.

Era berean, saria emoterakoan Eusko Ikaskuntzaren lan eremuko zazpi unibersidadetako ordezkariek be hartuko dabe parte: Josu Zabala (Mondragon Unibersidadea; Charles Videgain (Université de Pau et des Pays de l'Adour); Alfonso Carlosena (Nafarroako Unibersidadea); Juan Manuel Mora (Nafarroako Unibersidadea); Roberto San Salvador del Valle (Deustuko Unibersidadea); Juan Ignacio Perez (EHU); eta Juan Jose Alvarez (UNED).


Daniel Innerarity

Daniel Innerarity Grau (Bilbao, 1959) Filosofian Dokotorea da Nafarroako Unibersidadean, Filosofiaren Historiako irakasle titularra Zaragozako Unibersidadean (1990etik) eta Sorbonako Unibersidadeko zein Bordeleko Ikasketa Politikoei buruzko Institutoko irakasle konbidatua.

Danetara, gogoetea ardatz, bederatzi liburu argitaratu ditu eta, besteak beste, Miguel Unamuno Saiakera Saria (2002) eta Literaturako Sari Nazionala (2003) irabazi ditu.

Horrezaz gan, 50 bat argitalpen kolektibotan parte hartu dau, askotariko prentsan zein prentsa espezializatuan artikuluak idazten ditu eta nazinoarteko kongresu eta enparauetan parte hartu izan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu