Kilometroak'08 'Oinarria eraikitzen', Irura-Anoetan aurten
2008-10-03 12:12 Euskerea berbagaiBadator Kilometroak 08, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, honezkero gainean dogu eta. Hitzordua datorren domekan, urriaren 5ean izango da Irura-Anoetan.
Badator Kilometroak 08, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, honezkero gainean dogu eta. Hitzordua datorren domekan, urriaren 5ean izango da Irura-Anoetan.
'Aurtengo logotipoan agiri diran hiru atalak indar, bide (Iruran hasi, Anoetan jarraitu eta Laskorainen amaitu), proiektu desbardinen alkargunea irudikatzen dabe, alkartasunak eregite prozesuan laguntzen dauelako.
Herriko ume gehienak eta euren gurasoak Ikastolearen ingurunean batzen dira, horren inguruan eregiten ditue euren arteko hartu-emonak, horren inguruan eregiten da herria, txikitik handiagora, etenbako jardunean. Guztiok, bide bat, indar bat, lan bat, proiektu bat, Ikastola bat eregiten ari gara' antolatzaileek adierazo daben legez.
Zirkuitua 6 kilometro eta erdikoa da, laua gehienbat, hau da, gehiena kale bidea da bi aldatz txiki izan ezik, bata Iruran eta bestea Anoetan. Anoeta eta Irurako herriak hartzen ditu zirkuituak bere barruan. Danetara, 7 sarrera izango ditu, zenbakituak joango dira, eta honakoak izango dira:
- Anoetako tren geltokian bi aldetara sarrera bana egongo da. Bata Anoeta aldera zirkuitura sartuko dana eta bestea Alegiako bidetik Irurara sartuko dana atzeko zubitik.
- Anoetako ikastola parean beste sarrera bat egongo da, tren karrilaren azpitik pasetan dan zubitik.
- Beste sarrera bat Anoetako plazara Tolosatik etorriz Apatxe baserritik barrena.
- Irurako plazea.
- Katategia – Euskal Forging enpresearen ondotik.
- Billabonatik atzeko bidetik (Alegiko bidea).
Egunean bertan Irurara heltzeko trena izango da garraiobiderik seguruena; antolatzaileek, ahal dala, kotxerik ez hartzeko gomendioa luzatu dabe. Trenez, autobusez zein bizikletaz joan daiteke Kilometroak jaira.
Kilometroak'08ko kantua 'Oinarria eraikitzen' izenburukoa da eta berbak Aitor Mendiluze bertsolariak eginak dira.
Kilometroak 2008ko irudiaren sortzaile Tolosako ZUT diseinu etxea izan da, eta eurek eginiko gidoipean Run Down-e produktorak egin dau Kilometroak 2008ko bideo promozionala, Carl Watermark-en zuzendaritzeagaz.
Kilometroak'08. Helburuak
- Herri kohesinoa eta bailara osoaren kohesinoa gauzatzea.
- Lekurik ezak dakar eraikin barri baten apostua.
- Kilometroak jaia, sortzez eta izatez ikastolen jaia izanik, herriaren eta herritarren jaia be izatea da beste helburuetako bat: herriak eta herriarentzako alkarlanean garatutako proiektua izatea.
- Ikastolen mobimentua bera eta bere proiektuak ezagutzera emotea.
- Irurako Ikastolea euskerazko irakaskuntzearen eta euskal kulturearen erreferente izaten jarraitzea.
- Euskal Herriko lurralde guztietako ikastolakazko alkartasun bideak sustatzea eta ikastolen arteko kohesinoa eta alkarkidetzea areagotzea.
- Irurako Ikastolearen bitartez aniztasunaren trataerea lantzen segidutea, hau da, umeak edozein arraza, larruazal-kolore, erlijino izanik be eta edozein klase sozialetakoa izanik be, Ikastolan lekua izatea.
-Irurako Ikastolea, bere hezkuntza komunidadea eta gainontzeko laguntzaileen arteko hartu-emonak eta atxikimendua gorpuztea eta areagotzea.
- Normalizazino mailan pauso bat gehiago eginez, erdal hiztunak euskerara eta euskal kulturara hurreratzeko bideak jarten eta hobetzen jarraitzea.
Irurako Ikastolea. Historia laburra
Irurako Ikastoleak 1977ko irailean zabalddu zituan ateak. 1977tik 1985era Irurako Ikastolea herriko abade-etxean egon zan. 1985ean San Migel Plazan dagoan eraikinera pasau zan ikastolea eta gaur egun hor jarraitzen dau. Ikastolea kooperatiba integrala da, gurasoek, irakasleek, Udalak eta ez-ohiko bazkideek osotutakoa. Egun, 140 ikasle ditu, 106 familia eta 15 langile. 2008-2009 ikasturtean 2 urteko bi gela eta Haur Hezkuntza 1-eko gela bat egongo dira bertan eta Haur-hezkuntza 2 eta 3 udal liburutegiaren eraikinean emongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!