'Bularretik mintzora' CD-liburuak irakurzaletasuna sustatuko dau 0 eta 6 urte bitarteko umeen artean

Bizkaie! 2008-10-01 13:01   Euskerea berbagai

Liburua irakurzaletasuna bultzatzeko urritik aurrera eta 2009ko apirilera bitartean egingo dan kanpaina batean erabiliko da. Hasieran Iurreta, Ermua, Oñati eta Amurrion egingo da, eta 2009ko apirilera arte EAEko herri guztietan eskainiko da, nahi izan ezkero kanpaineari ekin daiotsen.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak irakurzaletasuna sustatzeko egindako kanpainearen barruan, 'Bularretik mintzora' izeneko CD-liburuxkea aurkeztu dabe Donostian. Galtzagorri Alkarteak argitaratu dau eta ume txikien gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta dago, eta euskal esaera bitxi eta sehaska kantakaz osotzen da, 0 eta 6 urte bitarteko umeek irakurketeagaz 'lotura afektiboa sor daien', Arantza Arzamendi Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendariak azaldu dauenez.

Arantza Arzamendigaz batera, Itziar Zubizarreta Galtzagorri Alkarteko kidea eta egitasmoaren zuzendaria izan da aurkezpen prentsaurrekoan.

Liburua irakurzaletasuna bultzatzeko urritik aurrera eta 2009ko apirilera bitartean egingo dan kanpaina batean erabiliko da. Hasieran Iurreta, Ermua, Oñati eta Amurrion egingo da, eta 2009ko apirilera arte EAEko herri guztietan eskainiko da, nahi izan ezkero kanpaineari ekin daiotsen.

Kasu guztietan prestakuntza berbaldiak gauzatuko dira helduentzat herriko liburutegietan eta material ugari banatuko da egitasmoagaz aurrera egiteko, besteak beste, gomendiozko liburuxka, liburuz beteriko 50 maleta (etxeetara mailegu legez eroateko) edota eskoletako motxilak. Era berean, webgune bat sortuko da, gaiari loturiko informazino interesgarriagaz osotua, bloga eta guzti erabiltzaileek euren eretxia emon daien.

'Bularretik mintzora' CD-liburuxkan, Miren Agur Meabe, Juan Kruz Igerabide, Pello Añorga, Lourdes Etxebarria eta Itziar Zubizarretaren ahotsen bitartez, sehaska kantak, magaleko jolasak, esku jolasak eta berba jolasak grabau dira; Aurelio Edler Copesena izan da ardura musikala, Iñaki Telleria perkusinoez arduratu da eta Ohiane Igerabide, barriz, arpaz. Horreen guztien letrak eta erabilerarako oharrak batzen dira gainera CDagaz batera doan liburuxkan, Elena Odriozolaren ilustrazinoakaz.

Jitanjafoeraren erritmoa, soinu erritmikoen jokoa, hau da, joko mimikoa umeen jatorrizko hizkera dira eta horren bidez hurreko mundua azaltzen jake: irriak, bildurrak eta mimoak hizkuntza guztietan formea emoten deutsie lo egiteko, jateko eta jolasteko orduari. Euskereak errepertorio aberatsa dauela erakusten da sehaska kanta eta hitz jolas honeen bitartez, etxeko txikienei kantatuak eta kontatuak izateko moduan, guztiak CD-liburu honetan batuta.

Arantza Arzamendiren arabera, 'Bularretik mintzora' egitasmoaren helburua arbi dago, hau da, gizartea ohartarazotea irakurtearen garrantziaz eta irakurketea sustatu egin behar dala umea jaioa eta berehala. Zubizarretak gaineratu dau umezaroaren aldi horretan irakurri izan jaken ume horreek, irakurten lehenago ikasteaz gan, garapen kognitibo, intelektual eta afektibo hobea be badaukiela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu