Doban deskargetako moduan dago Googlek eskainitako Chrome nabigatzailea

Bizkaie! 2008-09-03 11:41

Googlek Interneten lekua hartzen jarraitzen dau eta orain arte Internet Explorer, Firefox edo Safari lako nabigatzaileen preminea izan badau be, hemetik aurrera Google bilatzaileak kode edegiko nabigatzaile azkarra abiarazo dau eta doban: Google Chrome, hain zuzen be.

Diseinu erraz eta garbian oinarrituta, Chromek izango dauen barritasunetako bat egonkortasunagaz dago lotuta, izan be, Googleko produktu zuzendari Hugio Barrak azaldu dauenez, hainbat webgune zabalik badaukaguz eta horreetako bat blokeetan bada, ez da nabigatzaile osoa blokeauko.

Horrezaz gan, programea kode edegikoa da, eta edozeinek aplikazinoak egiteko aukerea izango dau, Googleren beste hainbat produktugaz egin daitekeen moduan.

Kontuak kontu, gaur egun, Microsoftek nabigatzaileen merkatuko % 72 dauka Internet Explorer ospetsuari esker. Ondoren, kode edegiko Mozilla dago Firefox sistemeagaz (% 20) eta hirugarren, barriz, Apple bere Safarigaz (% 6,4).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu