Distrito Foto Lehiaketeak 4.935 euro banatuko ditu sarietan

Bizkaie! 2008-09-01 14:21

Ekimenak Bilboko leku eta bizilagunak islatzea dau helburu, euren begietatik begiratuta. 2001ean sortu zanetik, lehenego aldiz lehiaketeak Bilboko zortzi barrutiak jasoko ditu.

Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Distrito Foto lehiaketearen deialdia egin dau eta 4.935 euro banatuko ditu sarietan modalidade bakotxean, koloretan eta zuri-baltzean. Ekimenak Bilboko leku eta bizilagunak islatzea dau helburu, euren begietatik begiratuta. 2001ean sortu zanetik, lehenego aldiz lehiaketeak Bilboko zortzi barrutiak jasoko ditu.

Lehiaketea 16 urtetik gorako argazkizale guztientzat zabalik dago, eta aurkeztutako lanak (parte-hartzaile bakotxeko gehienez lau argazki) originalak izan beharko dira, gitxienez 20x25 zentimetroko formatoan, eta irailaren 1etik 16ra bitartean aurkeztu beharko dira Deusto, Zurbaranbarri, Matiko, Otxarkoaga, Txurdinaga, Begoña, San Franzisko, Abando, Irala Basurto edo Zorrotzako udaltegietan. Posta zerbitzuz be bial daitekez Barrainkuako udaltegira (Barrainkua, 5).

Bai zuri-baltzeko baita koloretako modalidadeetan 1.000 euroko lehen sari bat egongo da, 750 euroko bigarren sari bat eta zortzi akzesit (lehiaketearen gai diran auzo bakotxetik bana) 350 eurokoak, eta ganera 16 eta 20 urte bitarteko parte-hartzaileen arteko argazkirik onenarentzako 385 euroko beste akzesit bat.

Epaimahaiak (argazkigintza profesionalek osotua) irailaren 22an emongo dau ezagutzera bere erabagia eta sari banaketearen ostean, urriaren 2an, argazkiak jentaurrean aurkeztuko ditue abendura arte udal barrutietan. Bilboko Udalaren esku geratzen dira saritutako lanen esplotazino eskubideak.

Igaz, bost barrutik parte hartu izan arren, 700 argazkitik gora jaso ziran eta erakusketetara 300 lagunetik gora hurreratu ziran.

Argazkiak ondorengo auzo eta gaiei buruzkoak izan beharko dira (bizilagunak, tokiak, etab.):

- 1. Barrutia: San Pedro, Deustuko Erribera, San Inazio, Ibarrekolanda, Arangoiti eta Elorrieta.

- 2. Barrutia : Castaños, Matiko-Ciudad Jardín, Uribarri eta Zurbaran-Arabella.

- 3. Barrutia : Otxarkoaga eta Txurdinaga.

- 4. Barrutia : Santutxu, Bolueta eta Begoña.

- 5. Barrutia: Zazpikaleak, Iturrialde, Solokoetxe, Atxuri, La Peña, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala, San Adrián eta Miribilla.

- 6. Barrutia: Indautxu eta Abando.

- 7. Barrutia: Ametzola, Errekaldeberri-Larraskitu, Uretamendi, Iturrigorri-Peñaskal eta Irala.

- 8. Barrutia: Basurto, Zorrotza, Olabeaga, Masuztegi, Monte Caramelo eta Altamira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu