Dani Gomez izentau dabe Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazinoko zuzendari

Bizkaie! 2008-09-01 12:31

Dani Gomez Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazinoko zuzendari izentau dabe Fernando Iraetaren ordez, beronek aurretiazko erretiro partziala hartuko dau eta.

Dani Gomez Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazinoko zuzendari izentau dabe Fernando Iraetaren ordez, beronek aurretiazko erretiro partziala hartuko dau eta.

Dani Gomezek honezkero ELAn ibilbide militante luzea egin dau. Azken lau urteotan Metaleko federazinoko idazkari nagusi izan da, eta aurretik Durangaldeko eskualdean, Kimikako enplegatu eta teknikarien federazinoetan izan ditu ardurak.

Fundazinoko patronatuak eta lantaldeak Fernando Iraetari esker ona adierazo gura deutse sei urteotan arduradun legez egin dauen lanagaitik, eta orain hasten dauen aldi barri honetarako suberte ona opa deutse.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu