Rubik kuboaren Europako Txapelketea Derion (Bizkaia) egingo dabe irailean

Bizkaie! 2008-09-01 11:06

Irailaren 19 eta 21ean egingo dan txapelketan, 18 herrialdetako 150 bat parte-hartzaile egongo dira, euren artean Espainiako txapelduna dan David Calvo bilbotarra.

Irailaren 19 eta 21ean egingo dan txapelketan 18 herrialdetako 150 bat parte-hartzaile egongo dira, euren artean Espainiako txapelduna dan David Calvo bilbotarra.

Fernando Lorenzo antolakuntza batzordeko kide batek prentsaurrekoan adierazo dauenez, 'erronka handia da honen moduko lehiaketa baterako Derio aukeratzea, eta are gehiago aurreko edizinoa Parisen egin zala kontuan hartuz'.

1974an Erno Rubik irakasleak kuboa asmau ebanetik, historia osoan zehar gehien saldu dan jolasa da. 1981ean saltzen hasi ziranetik, 350 miloe kubo saldu ditue. 2007an, 100.000 kubo original saldu zituen. Txapelketak, barriz, kontu barriagoa dira.

Munduko lehen txapelketea 2005ean izan zan Orlandon (Florida, AEB) eta ordutik, urtean 20 lehiaketa izatetik, 60 baino gehiago izatera igaro da.

Espainiako gaur egungo txapelduna David Calvo da. Bilbotar honek Telekomunikazinoetako Injinerutza eta Rubik Kuboagaz dauen zaletasuna partekatzen ditu. Jokoagaz orain sei urte hasi zan bere osaba batek kubo bat erregalau eutsonean. Calvok Espainiako errekorra dauka, 12,63 segundutan egiten dau kuboa.

Gainera, 20 segundutik beherako markea daben 15 eta 20 persona horreen artean dago. Calvok Rubik kuboen bildumea egiten dau eta 400 bat daukazala autortu dau.

Bilbotarrak esan dau kuboaren mekanismoa injinerutza lana dala goitik behera, eta emoitzea lortzea aurretik egindako eragiketa eta ikaskuntza baten ondorioa dala.


Informazino gehiago:

www.speedcubing.com
www.rubiks.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu