Bertsolaritzeak egungo gizartean egin leikezan ekarpenak aztergai Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2008-08-26 14:16   Bertsolaritzea

Abuztuaren 28an eta 29an, Donostiako Miramar Jauregian izango dan hitzorduan, 'Denpora jakinean egin beharreko jentaurreko sormen lana: arrakastearen gakoak' izeneko ikastaroan bertsolaritzeak egungo gizartean egin leikezan ekarpenak azaldu eta eztabaidatuko dira.

Bertsozale Alkarteak UEUgaz alkarlanean, bertsolaritzea eta euskal kulturea ardatz hartuta, garagarrilean Eibarren egindako ikastaroen ostean, abuztuaren 28an eta 29an, Donostiako Miramar Jauregian izango da hitzordua. 'Denpora jakinean egin beharreko jentaurreko sormen lana: arrakastearen gakoak' izeneko ikastaroan bertsolaritzeak egungo gizartean egin leikezan ekarpenak azaldu eta eztabaidatuko dira.

Gizarte modernoan, lan munduaren ezaugarri nagusietakoak dira proiektuak eta gaiak lantzeko denpora urritasuna eta, era berean, formazino akademikoa behar bezela lantzen ez dauen komunikazino gaitasuna gero eta maila alrtuagoan exijiduten dala.

Lan munduan denporea faktore garrantzitsua izanik, azkar eta ondo erantzun ahal izateko, inprobisazinoari lekua emon behar jako; inprobisazinoa bezeroakaz hartu-emonak bideratzeko, eguneroko lanean komunikazino estrategiak ezartzeko, proiektuak proponiduteko, ezagutzak transmitiduteko... Baina inprobisazinoa ez da , armarik barik, estrategiarik barik, planteamendyak egin eta aurrera egitea; inprobisazinoa landu eta ikasi egiten dan ezagutza da.

Bestalde, badago zaharra baztertu eta barriari erabateko lekua emoteko jarrerea, aurrekoen ezagutza eta esperientzia geureganatzeko interes txikiena sustatu barik. Talde-lana eta belaunaldien arteko hartu-emonak ezinbesteko formazino iturri gozo eta baliotsuak diran neurrian, mekanismo honeek landu behar dira.

Ikastaro honen helburua, aitatutako lanaren exijentziei aurre egiteko, jentaurreko hizkeran eta bertsogintzan erabilten diran baliabideez jaubetuz, nork bere esparruan eta eguneroko bizitzan erabili ahal izateko tresnak emotea da.


Egitaraua

Abuztuak 28, eguena

9:00etan, dokumentazino banaketea.
9:15ean, 'Arrakasta komunikatiboa: zergaitik gauza batzuk funtzionatzen daben'. Hizlaria: Joxerra Gartzia.
10:30etan, etenaldia.
10:45ean, 'Sormen indibidualaren prestakuntza kolektiboa'. Hizlaria: Amaia Agirre.
12:00etan, etenaldia.
12:15ean, 'Mugak askatzaile?'. Hizlaria: Xabi Paya.
13:30etan, laburpen saioa.


Abuztuak 29, barikua

9:15ean, 'Autokonfiantzea helburua'. Hizlaria: Kike Amonarriz
10:30etan, etenaldia.
10:45ean, 'Mapa mentalak'. Hizlaria: Jon Martin.
12:00etan, etenaldia.
12:15ean, 'Denporea arazoa danean'. Hizlaria: Andoni Egaña.
13:30etan, laburpen saioa.
14:30etan, bertso-bazkaria.


Argibideetarako:

www.bertsozale.com
www.sc.ehu.es/cursosverano
cursosverano@sc.ehu.es
a.mariskal@bertsozale.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu