HAEEK eta Euskaltzaindiak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2008-07-15 15:53   Euskerea berbagai

Besteak beste, bi erakundeek Administrazino eta Zuzenbide arloan batera jardungo dabe, eta Euskaltzaindiak sortuko dauen Administrazinoa eta Zuzenbide Hiztegia lantaldean HAEEk parte hartuko dau.

Euskaltzaindiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) euskerearen normalizazinoan alkarlanean aritzeko helburuagaz sinatu dabe hitzarmena. Besteak beste, bi erakundeek Administrazino eta Zuzenbide arloan batera jardungo dabe, eta Euskaltzaindiak sortuko dauen Administrazinoa eta Zuzenbide Hiztegia lantaldean HAEEk parte hartuko dau.

Horrezaz gan, HAEEk eta Euskaltzaindiak alkarri euren ikerketa-ondareak erabilteko aukerea emongo deutse eta, bereziki euren artxibategi eta bibliotekak erabilteko aukerea. Era berean, argitalpenen arloan, alkarlana bultzatuko da, eta baterako argitalpenak sustatuko dira, euskerazko terminologiaren arloan nahiz zabalkunde-lanen alorrean.

Bestalde, HAEE eta Euskaltzaindia alkarlanean arituko dira, euren funtsak alkarren eskura jarteko, eta lankidetza politikea bultzatuko dabe ikastaroak eta jardunaldiak eginez. Hiru urteko iraupena izango dauen hitzarmen hau koordinetako, HAEEk eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea eratuko dabe, bakotxak bina ordezkari izango ditualarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu