Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Argentinako Asociación Civil Centro Vasco Misiones zentroari
2008-07-02 10:25 Euskaldunak munduanAintzatespen horren ondorioz, zentro argentinarrak bere zuzendaritza batzordeetan gertatzen diran aldaketa guztiak eta alkarte mailako alderdi guztiak jakinarazo beharko deutsoz Jaurlaritzeari.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak ofizialtasuna emon deutso Argentinako Misiones probintziako Posadas herrian dagoan ‘Asociación Civil Centro Vasco Misiones’ zentroari, Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) kanpoko euskal gizatalde eta etxeakazko harremanetarako 8/1994 Legearen arabera. Zentroa Euskal Etxeen Erroldan sartuko da.
Aintzatespen horren ondorioz, zentro argentinarrak bere zuzendaritza batzordeetan gertatzen diran aldaketa guztiak eta alkarte mailako alderdi guztiak jakinarazo beharko deutsoz Jaurlaritzeari. Honek, euskal gizataldeakaz dituan harremanak hobeto koordinau ahal izateko beharrezko datu guztiak eskatu ahal izango deutsoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!