Leioak txakolina omenduko dauen eskultura barria izango dau Mendibilen

Bizkaie! 2008-07-01 16:40   Jan edanak

Leioako Udalak eskultura barri bat jarriko dau laster Bizkaiko Txakolinaren egoitza ofiziala dan Mendibile Jauregiko inguruetan. Eskulturea jarriz, txakolinaren elaborazinoa omendu gura da, Leioako Udaleko arduradunek adierazo dabenez.

Juanjo Novellaren irudiak 5.77 metro altuerako orri bat simulauko dau, eta ia hamar metro luze izango dau. Karbono altzairuzkoa izango da eta zazpi tonako pisua izango dau.

Artelan honegaz paisajea eta herritarrak omendu gura ditu Leioako Udalak, baina bereziki Bizkaiko Txakolinaren elaborazino lanetan dabilzanak eta euren lana saritzea, giza baloreak azpimarratuz eta ingurua hobetuz herritar guztien eskura jarriz, eta herriko nortasun irudi barri bat bilakatuz. Honetarako Udalak jarri dauen aurrekontua 139.313 eurokoa izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu