Gabriel Aresti XXVI. Ipuin Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik

Bizkaie! 2008-07-01 15:42

Gabriel Aresti ipuin lehiaketako aurreko edizinoan, 347 lan aurkeztu ziran erderaz eta 51 euskeraz. Irabazleak Irati Elorrietaren ‘Post H.Pop’ lana eta Begoña Torregrosaren ‘En un cajón del armario’ lana izan ziran.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti XXVI. Ipuin Lehiaketarako deialdia egin dau. Lehiaketeak bilbotarren artean sormen literarioa sustatzea bilatzen dau eta era berean euskal idazle honen obra bilbotarrakana hurreratzea. 4.100 euroko saria eta 2.050 euroko bina akzesit banatuko ditu euskera zein gaztelaniazko lan onenen artean.

Lehiaketea edozein nazionalidadeko idazleentzat dago zabalik, gai libreko ipuin originalak, argitaratu bakoak eta lehenago beste lehiaketa batzuetan saritu bakoak izan beharko dira. Ipuinak gehienez, hamabost orrikoak izango dira, orrialde bakarretik eta tarte bikotxean idatzitakoak.

Aurreko edizinoetan legez, modalidade bakotxak bere epaimahaia izango dau; honeek, literatureagaz lotura zuzena daben personez osotuko dira eta datorren urteko martian jakinarazoko dabe erabagia.

Ipuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailera bialdu beharko dira (Erkoreka Plaza z/g, 48007 Bilbo) urriaren 31 baino lehen. Sariketako oinarri osoak Udaleko (www.bilbaonet.net) webgunean topau daitekez.

Gabriel Aresti ipuin lehiaketako aurreko edizinoan, 347 lan aurkeztu ziran erderaz eta 51 euskeraz. Irabazleak Irati Elorrietaren ‘Post H.Pop’ lana eta Begoña Torregrosaren ‘En un cajón del armario’ lana izan ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu