Bertso udalekuak 2008, aisialdia eta bertsolaritzea buztartuta

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-07-01 11:43   Bertsolaritzea

Danontzat ez baina askorentzat opor-egunak hemen dira. Milaka ume eta gazte euren etxeetan dagoz gurasoek eurakaz zer egin ez dakiela. Kontu horri urteerea emoteko hamaika bide dagoz, beti be umearen zaletasunak kontuan eukita. Hemen daukagu ba, horreetako bat.

Danontzat ez baina askorentzat opor-egunak hemen dira. Milaka ume eta gazte euren etxeetan dagoz gurasoek eurakaz zer egin ez dakiela. Kontu horri urteerea emoteko hamaika bide dagoz, beti be umearen zaletasunak kontuan eukita. Hemen daukagu ba, horreetako bat.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak hainbat urte daroaz bertso-udalekuak antolatzen. Hamaikagarren edizinoa da aurtengoa eta 260 ume garagarrilari begira dagoz. Dana polito ordenauta dago 9 turnotan:


Zarautz (Gipuzkoa)

• 12-13 urtekoak: garagarrilak 1-7
• 9-11 urtekoak: garagarrilak 8-14


Barria (Araba)

• 9-11 urtekoak: garagarrilak 1-7


Ligi-Atherei (Zuberoa)

• 9-12 urtekoak
• 1. turnoa: garagarrilak 1-6
• 2. turnoa: garagarrilak 7-12


Eulate (Nafarroa)

• 12-15 urtekoak
• 1. turnoa: garagarrilak 7-16
• 2. turnoa: garagarrilak 18-27


Aubixa, Elgoibar (Gipuzkoa)

• 15-18 urtekoak: garagarrilak 10-19


Zuhatza irla (Araba)

• 10-12 urtekoak
• Urri bigarrenak 2-5


Udalekuetara bai bertso-eskoletan ibilitakoa, bai bertsotan hasi edo ikasi dauen apurragaz segidu gura dauena joan daiteke. Guztien kargu 35 begirale egongo dira. Ganera, plazarik plaza kantuan dabizan bertsolariak be agertzen dira udalekuetara bertso-saioren bat egin eta umeakaz berba egiteko. Oskar Estanga musikari eta bertsolaria be han izango dabe.

Beste barik, apuntau diranak ondo pasau eta apuntau ez diranek bertso-udalekuetan daukie hurrengo urterako planik onena.

Ez naz joango azkeneko kontu bat aitatu arte. Asteak dira Arratiako Kopla-paper Lehiaketean ganean berba egin nebala. Nagusietako lehenengo eta bigarren saridunak jarri nituan bertan. Hemen daukazue hirugarren saria eskuratu eban kopla-sortea, Moises Enbeitaren 'Krepuskulue' koplak.

Txikitan haundi izan nahi (bis)
eskola barik beti jai...
orain dozena bat urte
doan emongo geunkez bai.
Eskola barik beti jai,
doan emongo geunkez bai.

Zahartzaroa, zahartzaroa,
bigarren ume aroa;
lehen dana zaparradea
eta gaur euri garoa.
Bigarren ume aroa
eta gaur euri garoa.

Ule bako kukulue,
bide lagun makulue;
onak izan gozak baina
baiatok krepuskulue.
Bide lagun makulue,
baiatok krepuskulue.

Behin jubilatu ezkero,
gaur hotz eta bihar bero;
astean behin, gitxienez,
medikuaren bezero.
Gaur hotz eta bihar bero,
medikuaren bezero.

Zaintzeko kolesterola,
tabakoa ta alkohola,
agur eberdi osteko
fariasa eta txola.
Tabakoa ta alkohola,
fariasa eta txola.

Jatekoa gatzik barik;
ez zapaldu tabernarik!
Entzungor eitea baino
etxauk sendagai hobarik.
Ez zapaldu tabernarik!
etxauk sendagai hobarik.

Ha zoan ilusinoa...
Hau dok jubilazinoa:
Beheko tentsinoa altu
eta baju pentsinoa.
Hau dok jubilazinoa,
eta baju pentsinoa.

'Beharra ez ei dok txarra',
hori be entzun beharra!
Alperraren soldatea
hori bai dala edarra!
Hori be entzun beharra!,
hori bai dala edarra!

Zaparradeak ganezka,
etxeko lanak erreska;
zazpi loba paga eske
ta andreak agireka.
Etxeko lanak erreska
ta andreak agireka.

Zergaitik hainbeste jabon?
Jan, edan eta hor-konpon!
berez be etorko dozak
gripea edo parkinson.
Jan, edan eta hor-konpon!
gripea edo parkinson.

'Etxoat egingo barau...'
hain jekoat argi nik hau!
Izatekotan obispo,
sekula santan sakristau.
Hain jekoat argi nik hau,
sekula santan sakristau.

Egie esatekotan,
okelea bajauk kortan...
Agur eta ondo bizi,
banoa perretxikotan.
Okelea bajauk kortan,
banoa perretxikotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu