Euskadiko Janarien eta Edarien I. Erakusketea gaur eta bihar Eltziegon
2008-06-26 15:39 Jan edanakMahastizaintza eta ardogintza, kontserbak, okela, gozogintza eta aurre-preparautako jatekoen sektoreetako 40 enpresak parte hartuko dabe gaur eta bihar Marqués de Riscal hotelean egingo dan erakusketan.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak Euskadiko Janarien eta Edarien I. Erakusketea antolatu dau. Honezkero, ekimena hasita dago, Eltziego herri arabarreko Marqués de Riscal hotelean egingo baita bagilaren 26an eta 27an. Euskal elikagaien industria bultzatzea da erakusketearen helburu nagusia.
Mahastizaintza eta ardogintza, kontserbak, okela, gozogintza eta aurre-preparautako jatekoen sektoreetako 40 enpresak parte hartuko dabe ekitaldi honeetan bietan, batez be Britainia Handitik, Alemaniatik, Suitzatik, Norvegiatik, Finlandiatik eta Errusiatik etorritakoak. Bestalde, erakusketeaz gan, bertoko chef profesionalek egindako Euskal Herriko plater tipikoak eskainiko dira.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburu Gonzalo Sáenz de Samaniegok zabaldu dau hasierako ekitaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!