Carmen Paris Ermuko III. Folk Lehiaketan

Bizkaie! 2008-06-24 11:15   Musikea

Ermuko Udalak jakinarazo dauenez, Folk on Crest (Salamanca), Pan de Capazo (Araba), Qui hi ha? (Bartzelona), Coanhadeira (Ourense), Vallarna (Valladolid) eta Keltiber (Valladolid) taldeak lehiatuko dira aurten irailaren 12tik 14ra.

Salamanca, Valladolid, Bartzelona, Galizia eta Arabako sei folk talde izango dira lehian irailaren 12tik 14ra bitartean Ermuan ospatuko dan III. Folkez Blai Lehiaketan. Aurten, konbidadu legez Carmen Paris abeslari eta konpositore bikainagaz gozetako aukerea be izango da.


Ermuko Udalak jakinarazo dauenez, Folk on Crest (Salamanca), Pan de Capazo (Araba), Qui hi ha? (Bartzelona), Coanhadeira (Ourense), Vallarna (Valladolid) eta Keltiber (Valladolid) taldeak lehiatuko dira edizino honetan.


Talde horreek epaimahai batek aukeratu barri ditu Ermuko Cardenal Orbe plazan, lehiaketearen azken fasean, kontzertua emoteko.


Beste alde batetik, jaialdiaren osogarri jota aragoarra, flamenkoa, andaluziar musikea eta jazza buztartzen dituan Carmen Paris kantariaz gan, Boys of the Hills Madrileko taldea be konbidau dabe jaialdian joteko, 2007ko irabazlea izateagaitik.


Lehiaketea irabazten dauen taldeak 3.000 euro jasoko ditu eta bigarrenak, barriz, 1.500 euro. Azken fasean parte hartzeko aukeratu dituen sei taldeei 400 euro emongo deutsiez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu