Maialen Akizu eta Miren Amuriza nagusi Eskolarteko Txapelketan
2008-06-23 11:24 BertsolaritzeaAltsasun jokatu zan zapatuan, bagilak 21, Euskal Herriko XX. Eskolarteko Bertsolari Txapelketea. Hamalau urtez azpikoen mailan Maialen Akizuk jantzi eban txapela eta Maddiane Txoperena izan zan bigarrena. Hamabost urtetik hamazortzi urterakoen artean, Miren Amuriza berriztarra izan zan txapelduna eta Jone Uria algortarra bigarrena.
Altsasun jokatu zan zapatuan, bagilak 21, Euskal Herriko XX. Eskolarteko Bertsolari Txapelketea. Hamalau urtez azpikoen mailan Maialen Akizuk jantzi eban txapela eta Maddiane Txoperena izan zan bigarrena. Akizu Urretxuarra da eta 12 urte ditu. Txoperena ostera, hendaiarra da eta 14 urte ditu. Beraz, hauxe izan da Txoperenak 14 urtez azpikoetan kantetan dauen azken aldia.
Hamabost urtetik hamazortzi urterakoen artean bizkaitarrek lortu zituen lehenengo sari biak. Miren Amuriza berriztarra izan zan txapelduna eta Jone Uria algortarra bigarrena. Edozelan be, parte hartzaile guztien mailea oso ona izan zala jakinarazo dabe antolatzaileek.
Bai Uriarentzat eta bai Amurizarentzat, aurtengoa da eskolarteko txapelketan kantetan daben azken aldia. Biek 18 urte beteta ditue eta Bizkaiko txapelketa nagusian parte hartuko dabe aurtengo udagoienean.
Txapelduna aukeratu aurretik, 14 bertsolariak goizean hasi ziran kantuan. Lehenengo, gai baten inguruan egin eben bertsotan; ostean, lau oinak jarrita; eta, gero, ofizioka kantau behar izan eben zortziko txikian. Aurre-sailkapen horretatik Maddiane Txoperena, Amaia Elizagoien, Eñaut Saldumbide, Mikel Cherbero eta Johaiñe Sarraillet pasau ziran hurrengo fasera 14-18 urte bitartekoen artean. Nagusien artean Ander Solozabal, Jone Uria, Miren Amuriza, Ane Labaka, Ximun Cazaubon eta Mattin Luku izan ziran finalean.
Maialen Akizu txapeldunaren agurra:
Reala animauz ahotsa galdu
hortan naiz neska abila
Berriro ere eskerrik asko
familia eta koadrila
Gorka irakasle onena zera
langilea eta umila
Jone, Ane, Mikel, Edurne, Manex
ditut bertso lagun pila
Eta Amaia la(g)un laguntzaile
bihotzetik esker mila
Gaurko honetan ez det esnau nahi
ametsa buka ez dadila.
Miren Amuriza txapeldunaren agurra:
Jantzi dot eta txapela hau nahi dot
hiru zatitan ebagi
Bat emoteko beti ondoan
euki dodan koadrilari
Ta bigarrena orain arteko
bertso belaunaldiari
Gaur bereziki hemen kantatu
ezin izan dauanari
Gure partetik besarkada bat
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!