Sopelanako II. Skate Opena eta Skate Expresion bagilaren 21ean eta 22an
2008-06-20 11:00Bagilaren 21ean Sopelanako Udaleko Gazteria Sailak eta Gazte Informazino Bulegoak Sopelanako II. Skate Opena antolatuko dabe, QIX Skateboards Rider Skate, Soda eta Alai-ren lankidetzaz.
Bagilaren 21ean Sopelanako Udaleko Gazteria Sailak eta Gazte Informazino Bulegoak Sopelanako II. Skate Opena antolatuko dabe, QIX Skateboards Rider Skate, Soda eta Alai-ren lankidetzaz. Proba goizeko 10:00etatik aurrera izango da Balea pilotalekuan (Mendieta kalean) hiru mailatan garatuko da: 10 urte azpikoak, 12 urte azpikoak eta 16 urte azpikoak. Arratsaldean, 16:00etan 16 urte gorakoentzako proba izango da.
Hiru sari banatuko dira: 1000 €, 500 € eta 300 €. Gainera, 200 € eskainiko dira Sopelanako onenarentzat eta partaide guztiek erregaluak izango ditue.
Domekan, bagilaren 22an, Skate Expresión egingo da Iturrieta Parkean eta goizeko 11:30etatik aurrera BBK Skate Tour Eskola ikastaroak hasiko dira. Arratsaldean, 16:00retatik 18:00retara txapelketea izango da, bagilaren 28an, Bilbon, Zorrozaurren egingo dan finalerako aurre klasifikazinoa. Ondoren erakustaldia izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!