Bertsolantegia 2008 abian
2008-06-10 18:03 BertsolaritzeaBelaunaldi arteko hartu-emonak eta gogoetak bultzatzeko helburua dauka garagarrilaren 1etik 3ra egingo dan ikastaro honek. Bertsolaritzea eta bertsogintzea bere horretan bakarrik landu barik, bertsoa eta beste arte diziplinen arteko erlazinoak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.
Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak Udako Euskal Unibersidadeagaz alkarlanean antolatu dauen Bertsolantegia ikastaroa Donostian, Koldo Mitxelena Kulturgunean aurkeztu ostean, garagarrilaren 1etik 3ra egingo da Eibarren.
Igaz jarritako helburuei jarraituz, belaunaldi arteko hartu-emonak eta gogoetak bultzatzeko helburua dauka ikastaro honek. Bertsolaritzea eta bertsogintzea bere horretan bakarrik landu barik, bertsoa eta beste arte diziplinen arteko erlazinoak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.
Aurreko urteko ildoari jarraituz, bertsolaritzea hiru ikuspegi desbardinetatik landuko da:
• Zeharka begira: Zer ikas leike bertsolaritzeak antzerkitik? Antzerkiak badauka zer erakutsia, bertsolaritzeak badu zer ikasia.
• Barrutik begira: Dezimak badauka lekurik bertsolaritzan? Galdera horri erantzuten saiatuko gara. Bertsolaritzea mundura begira jarri dan honetan beste inprobisazino esperientzietatik elikatzen hasi da. Mugarik badago?
• Kanpotik begira: Kultur transmisinoa: tradizinotik modernidadera. Zelan egokitzen da kultura tradizionala gizarte modernoaren eskarietara? Zer da ezinbestean mantendu beharrekoa?
Noiz: garagarrilak 1, 2 eta 3.
Non: Eibar. Markeskoa jauretxea (Otaola hiribidea, 1).
Matrikula epea: maiatzaren 12tik bagilaren 20ra. Ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte matrikulak onartzen dira.
Matrikulea egiteko bidea: www.bertsozale.com eta www.ueu.org.
Matrikula prezioa: 146 € hiru egunak, UEUko bazkideak 73 €
Diru-laguntzak: Bizkaitarrak: matrikulea eta joan-etorria doban; donostiarrak: matrikulea doban.
Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak emoten deutseez, ikusi zerrendea www.ueu.org web gunean.
Ziurtagiriak eta kredituak: % 80ko asistentzia ziurtatu behar da parte-hartze ziurtagiria lortzeko.
Kredituak: UPV/EHUren aukera libreko kreditu-sisteman onartuta. MU eta NUPren eskaerearen arabera lortzen dira.
Lotan gelditzeko aukerea: aldez aurretik emon beharko da izena. Interesa izan ezkero, bialdu mezu bat a.mariskal@bertsozale.com helbidera.
Argibideak:
UEU
Otaola hiribidea 1
20600 Eibar
tel. 943 82 14 26
ikastaroak@ueu.org
EHBE
Igeldo pasealekua, 25
20008 Donostia
Tel. 942 217798 /943 429025
a.mariskal@bertsozale.com
Metodologia:
Goiza hitzaldi nagusia eta gaiari lotutako mahai-inguruakaz beteko da eta arratsaldean, barriz, tailer praktikoa egingo da. Ilunabarrean bertso-saio esperimentalak antolatu dira. Hirugarren egunean, garagarrilaren 3an, tailerra eta ilunabarreko saioa, eguerdiko bertso-saio bereziak ordezkatuko dau.
Egitaraua:
2008-07-01 Zer ikas leike bertsolaritzeak antzerkitik?
9:30 / 11:00 Hitzaldi nagusia: Zer ikas leike bertsolaritzeak antzerkitik? Hizlaria: Aizpea Goenaga.
11:00/ 11:30 Atsedena.
11:30/13:30 Mahai-ingurua. 'Zenbat emon behar deutso antzerkiak bertsolaritzeari?'. Mahai kideak: Aizpea Goenaga eta Gorka Tolosa. Gidaria: Itxaso Paia
13:30/17:00 Bazkaria eta atsedena
17:00 /19:00 Tailerra. Irakaslea: Aizpea Goenaga
20:30 Bertso-saio esperimentala
2008-07-02 Dezimak badauka lekurik bertsolaritzan?
9:30 / 11:00 Hitzaldi nagusia. 'Dezimak: zer dira? Zelan egokitu bertsotara? Dezimen inguruko sarrera teorikoa'. Hizlaria: Jon Martin.
11:00/ 11:30 Atsedena.
11:30/13:30 Mahai-ingurua. 'Egokia da dezima txapelketan erabiltea?'. Mahai kideak: Jon Martin, Jexux Mari Irazu eta Mikel Aizpurua. Gidaria: Martin Aramendi.
13:30/17:00 Bazkaria eta atsedena.
17:00 /19:00 Tailerra. Dezimagintzan. Irakaslea: Xabi Paya
20:30 Bertso-saio experiméntala.
2008-07-03 Tradizinotik modernidadera
9:30 / 11:00 Hitzaldiak.
9:30/10:10 Trikitixa atzo eta gaur: Mikel Markez.
10:10/10:50 Dantza atzo eta gaur: Jon Maya.
10:50/11:30 Bertsoa atzo eta gaur: Igor Elortza.
11:30/ 12:00 Atsedena.
12:00/14:00 Mahai-ingurua. 'Tradizioa atzo eta gaur'. Mahai kideak: Mikel Markez, Igor Elortza eta Jon Maya. Moderatzailea: Iñaki Apalategi.
14:30 Bertso-bazkari Tradimodernoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!