EHAGMek hainbat ekitaldi antolatu ditu, Gay eta Lesbianen Nazinoarteko Askapen Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2008-06-09 11:18

Urtero legez, bagilaren 28an, Gay eta Lesbianen Nazinoarteko Askapen Eguna ospatuko da ohiko manifestazino eta jaiagaz, eta hilebete osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbon Euskal Herriko Gay Askapen Mobimentuak (EHGAM).

Urtero legez, bagilaren 28an, Gay eta Lesbianen Nazinoarteko Askapen Eguna ospatuko da ohiko manifestazino eta jaiagaz, eta hilebete osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbon Euskal Herriko Gay Askapen Mobimentuak (EHGAM). Alkarteko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, ‘Zine giroan - Cine que entiende’ zikloa izango da Basuriko Social Antzokian, eguenetan, 20:00etan eta 22:00etan. Hilaren 12an, Tudor Giurgiu errumaniarraren ‘Love Sick’ (2004) pelikulea ikusi ahal izango da; hilaren 19, Lucia Puenzoren ‘XXY’ (Argentina/Espainia, 2007) izango da ikusgai; eta hilaren 20an, azkenik, Gus van Santen ‘Bad Night’ (AEB, 1985) emongo dabe.

Berbaldiak be izango dira EHGAMek antolatu dauen egitarauan. Bagilaren 10ean, La Bolsa eraikinean, 19:30etan hasita, ‘La lucha trans’ gaia jorratuko dabe Eric Silva eta Miquel Misse Bartzelonako La Guerrilla Travolaka taldeko kideek.

Hilaren 17an, 19:30etan eta Safo liburutegian, Raul Lopez historiografoak ‘Del gheto a la calle’ liburua aurkeztuko dau, eta bagilaren 24an, Gaztehgam taldea aurkeztuko dabe La Bolsa eraikinean, 19:30etatik aurrera.

Bagilaren 28an, Gay eta Lesbianen Nazinoarteko Askapen Egunean, EHGAM, Aldarte, BiziGay, Euskal Hartzak, Hegoak, Queer Ekintza, Mass Medeak taldeek deituriko manifestazinoa abiatuko da 20:00etan Moyua Plazatik, Santiago Plazan amaitzeko.

Ondoren, 22:00etan hasita, afari, ikuskizun eta jaia izango da Kafe Antzokian. Ikuskizunean parte hartuko dabe Antzart dantza taldeak, Euskabaretek eta Las Fellini taldeak. Bertan, 2008ko Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak emongo ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu