Gero arte, txapelketa
2008-06-05 11:46 BertsolaritzeaGogotsu nago sailkatuak barriro entzuteko. Kanpoan geratu diranak, barriz, ekin errima eta doinuei hurrengo txapelketan egurra emon ahal izateko. Eta zelan ez, gogotsu nago Unai Iturriaga eta Igor Elortza Bizkaiko Txapelketan barriro bertsotan entzuteko. Oraindino gogotsuago Peru Aranburu eta Eneko Ostolaza txapelketan, lagunartean bertsotan ikusteko.
Maiatzagaz batera joan jakuz Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak. Saio horreen bidez hurrengo fasera pasetea lortu dabenak udea pasau arte behintzat trankil egoteko moduan dagoz. Aurtengo Bizkaiko Txapelketea inoz baino hurrago daukagu bertsozaleok. Haregaitik edo honegaitik saioetara joan ezin izan dabenek, bertsoa.com-eri eskerrak, saioa osorik ikusteko aukerea euki dabe, bai zuzenean edo grabauta geratzen danetik. Saiora bertara joanda edo ordenadoretik, asko gozau dot txapelketan gaur arte entzun dodanetik.
Busturialdeko Txapelketeak emon eutsan hasierea Bizkaiko Txapelketeari. Bertan, Xabier Enbeitak estrenau eban lehenengo txapel baltza Arteagan. Beragaz batera Jon Rementeriaren bueltea eta Julen Erezumaren bertsoetarako patxadea aitatu gura neukez. Aitor Beitia bermeotarra eta Jon Arano natxituarra hurrengo txapelketan bertsotan entzuteko gogoagaz geratu naz. Iker Belaustegi, Amaia Uribe, Ander Elortegi eta Julen Erezuma final-laurenetan izango doguz. Ipar-Uribeko Txapelketeak, barriz, garbi itxi eban gazteak gogor datozala. Areetan, Arrate Illaro izan genduan lehena Jone Uriaren aurretik. Aurreko biakaz batera hirukotea osotzen dauen Itsaso Paiak be lortu dau hurrengo faserako txartela. Ibarluzea ahiztak be, final-laurenetan izango doguz.
Arratian, barriz, Eñaut Intxaurragak hirugarrenez segiduan jantzi eban txapela, hiru txapel, gitxi be ez dok! Laster, Zeanuriko jubilauak be eskatuko deutsiez neguan burua-gainea bero-bero eukiteko. Iñaki Iturriozek be aurreko txapelketako maileari eutsi eutsan bigarren postua lortu eta gero. Jabier Olibares eta Manex Sagarna be final-laurenetan entzun ahal izango doguz. Bilbon, Oihana Bartrak eta Mikel Galarzak jokatu eben buruz buruzkoa eta lehenengoak eskuratu eban bere hirugarren txapela. Ganera, Arkaitz Zipitriak, Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako talde irabazlearen kideetako batek lortu dau hurrengo faserako sailkatzea.
Durangaldean, Gorka Lazkano ikusi genduan txapela jantzita. Puntu bi eta erdira Miren Amuriza, txapelketa galanta egiteko kapaz ikusten dodana. Saio txukuna Durangokoa, danak pasau dira hurrengo fasera. Amoroton jokatu zan Lea-Artibaiko Txapelketea. Gorka Ostolazak jantzi eban txapela Joseba Artzagaz buruz burukoa jokatu eta gero. Lander Ibarluzea eta Xabat Galletebeitiak be lortu eben sailkatzea. Enkarterriko Txapelketea arpegi barri batek irabazi eban; Mikel Petuya barakaldoarrak saio polita egin eban. Pozten naz, azkenaldian pasau diran gauzakaz, hori eta gehiago merezidu ebalako.
Beste barik, gogotsu nago sailkatuak barriro entzuteko. Kanpoan geratu diranak, barriz, ekin errima eta doinuei hurrengo txapelketan egurra emon ahal izateko. Eta zelan ez, gogotsu nago Unai Iturriaga eta Igor Elortza Bizkaiko Txapelketan barriro bertsotan entzuteko. Oraindino gogotsuago Peru Aranburu eta Eneko Ostolaza txapelketan, lagunartean bertsotan ikusteko.
Gero arte, Txapelketa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!