Euskerearen eta euskal kulturearen ganeko ikastaroek jarraipena izango dabe Helsinkiko Unibersidadean
2008-06-03 19:43 Euskaldunak munduanEuskerearen eta euskal kulturearen ikastaro honeek Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen dira, eta sortzear dan Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidetik doaz.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Helsinkiko Unibersidadeagaz euskera eta euskal kulturearen ezaguera sustatzeko hitzarmena izenpetzeko baimena emon deutso gaurko bileran Kultura Sailari. Hitzarmen horren bitartez euskera eta euskal kultureari buruzko ikastaroek jarraipena izango dabe Finlandiako uriburuko Unibersidadean.
Euskera eta euskal kulturearen ikastaro honeek Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen dira, eta sortzear dan Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidetik doaz. Horren atarian, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kultureari buruzko ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan. Gauzak holan dirala, dagoeneko 13 herrialdetako 27 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaro horreek.
Era berean, Eusko Jaurlaritzeak, HABEren bitartez, abian dauka Euskal Herritik kanpo helduentzako emoten diran euskara eskolen garapenerako 'Euskara-eskolak munduan' egitasmoa; horri esker Estaduko hainbat uriburutan eta Europako eta Ameriketako uri eta herri desbardinetan helduentzako emoten diran euskera eskolak arautu eta garatu dira. Horretarako, irakasleen trebakuntzeari aparteko garrantzia eskaini jako, tokian tokiko irakasleak trebatu dira eta eskola horreek materialez hornidu eta autoikaskuntzarako eta urrutiko irakaskuntzarako sistemak ezarri dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!