Eguenean egingo da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea Bilbon
2008-06-02 18:21 BertsolaritzeaBizkaiko Ikastolen Alkarteak antolatuta, datorren eguenean, bagilak 5, izango da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea Bilboko El Carmen aretoan goizeko hamaiketan.
Bizkaiko Ikastolen Alkarteak antolatuta, datorren eguenean, bagilak 5, izango da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea Bilboko El Carmen aretoan goizeko hamaiketan.
Bizkaiko txapela dago jokoan baina, horrezaz ganera, Euskal Herriko finalera nortzuk joango diran jakingo da final horretan. Maila bakotxeko lehenengo biak joango dira Altsasuko finalera. Honako bertsolari honeek daukie aukerea:
Finalistak |
|
14 urte artekoak |
15-18 urtekoak |
Josune Aramendi - Markina Malen Amenabar - Larrabetzu Maria Gorriño — Amorebieta-Etxano Nerea Ibarzabal - Markina Beñat Iturbe— Amorebieta-Etxano Sarai Goitia - Lekeitio |
Miren Amuriza - Berriz Jone Uria - Algorta Irati Erkizia - Bilbo Xabier Iturraspe - Lekeitio Aitor Beitia - Bermeo Imanol Uria - Algorta Pello Ormazabal- Arrigorriaga Maialen Markaida - Berango |
Antolatzaileen esanetan, maila oso onean datoz gaztetxoak finalera. Bermeon, Markinan eta Ondarroan egin diran kanporaketa saioetan lortu dabe bertsolariok finalerako txartela. Bermeon, ohitura danez, gaztetxo askok parte hartu eben 14 urte arteko kanporaketan. Markinan eta Ondarroan bertso maila bikaina erakutsita datoz 15-18 urte bitartekoak Bilboko saiora. Azken urteetan ohiko bihurtu dan bizkortasunez kantetan dabe eta igaz punta-puntan ibili ziranentzat aurtengoa azken urtea da maila horretan.
Bizkaiko eskualde guztiek ez, baina gehienek daukie ordezkaritzea finalean, eremu euskaldunenetik hasi eta eremu erdaldunagoetara.
25. urteurrena
Aurten, txapelketeak 25. urteurrena ospatuko dau. Orain dala 25 urte hasi zan Ikastolen Alkartea bertsolaritzea Bizkaiko ikastoletan eta ikastetxeetan lantzen. Finalean hori guztia gogoratuko dabe, lehengoak eta oraingoak lotuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!