'Amaiera biribila' izan dau Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketeak

Bizkaie! 2008-06-02 14:43   Bertsolaritzea

Honezkero erabagita dago Bizkaiko bertsolari Txapelketako kanporaketa fasea parte hartuko daben bertsolarien zerrendea. Enkarterriko Bertsolari Txapelketako finalean Mikel Petuya izan zan nagusi eta Lea-Artibaikoan Gorka Ostolaza.

Honezkero erabagita dago Bizkaiko bertsolari Txapelketako kanporaketa fasea parte hartuko daben bertsolarien zerrendea.

Asteburuan, Enkarterriko Bertsolari Txapelketako finalean 'amaiera biribila' izan zan antolatzaileen ustez eta ehun entzule baino gehiagoren aurrean Mikel Petuya barakaldarrak jantzi eban zapatuan txapela txuma Murugarrenen eskutik.

Barikuan, Amorotoko frontoia jentez ganezka egoan Lea-Artibaiko finalean. Buruz burukoa Lea-Artibaiko txapeldun bik jokatu eben: Joseba Artzak eta Gorka Ostolazak. Txapela Ostolazak jantzi eban, hirugarrenez.

Gauzak holan dirala, honeek dira eskualdeetako txapeldunak: Xabier Enbeita (Busturialdea), Arrate Illaro (Uribe Kosta), Eñaut Intxaurraga (Arratia), Oihana Bartra (Bilboaldea), Gorka Lazkano (Durangaldea), Gorka Ostolaza (Lea-Artibai) eta Mikel Petuya (Enkarterri).

Puntuazinoaren arabera sailkatutakoak, honeek: Joseba Artza, Miren Amuriza, Iñaki Iturriotz, Eneko Abasolo, Mikel Galarza, Jabier Olibares, Iker Belaustegi, Garikoitz Sarriugarte, Jone Uria, Amaia Uribe, Miren Ibarluzea, Ander Salaberria, Olatz Ibarluzea, Eñaut Uruburu, Arkaitz Zipitria, Manex Sagarna, Ander Elortegi, Itsaso Paia, Lander Ibarluzea, Julen Erezuma eta Xabat Galletebeitia. Inoiz Bizkaiko finalista izandakoen artean, Igor Elortza eta Unai Iturriaga.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu