Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur

Bizkaie! 2008-05-30 15:17   Euskerea berbagai

Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dau eta, Foru Gobernuaren izenean, Xabier Azanza Euskarabidea-Euskerearen Nafar Institutuaren zuzendari kudeatzaileak.

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak gaur sinatu dabe erakunde bien arteko aurtengo lankidetza-hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dau eta, Foru Gobernuaren izenean, Xabier Azanza Euskarabidea-Euskerearen Nafar Institutuaren zuzendari kudeatzaileak.

Akordio horren arabera, eginkizun nagusi batzuk izango ditu Euskaltzaindiak Nafarroan 2008. urterako. 'Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa' (EHHA) egiteko Nafarroako hiru herritako grabazinoak euskarrietan jarri eta emongo ditu. Ganera, 'Euskal Corpus Onomastikoa'-n Nafarroari jagokozan lanakaz jarraituko dau Akademiak.

Hainbat argitalpen preparauko ditu, tartean Axularren 'Gero' (berrargitalpena, euskeraz eta gaztelaniaz) eta Edu Zelaietaren 'Baztan-Bidasoa hizkeren azterketa dialektologikoa'.

Nafarroako Legeen lexikoa be egingo dau, euskeraz eta gaztelaniaz, eta aitatutako lexikoagaz zerikusia dauen terminologiaren ganeko mintegia antolatuko dau. Alde biek adosturik, erabagiten dan edozein lan be egingo dau Euskaltzaindiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu