Gu Ta Gutarren despedidea

Bizkaie! 2008-05-26 18:07   Bertsolaritzea

Joan zan 2007ko zezeilaren 1ean Korrika Kulturalagaz abiatu zan Bilbon Bertso berriak eta lagun zaharrak emonaldia, eta 2008ko bagilaren 13an, San Antonio egunean, Durangoko Plateruena kafe antzokiraino ailegauko da azken saioa egiteko.

Bertsoak musikearen ganean 64 euskal herritan egindako bidaia emankor honetan poesia, antzerkia, jantzea eta irudiak izan ditu bidaide, ehun bat artista oholtzara konbidauta eta hamar bat mila lagun zahar zein barri agurtuta han eta hemen.

Durangoko azken saio berezian Igor Elortza, Unai Iturriaga, Josu Zabala, Aitor Rubio eta Xanpe kideez gan, hainbat 'gutartista' izango dira Plateruenako taula ganean.

'Aurrejubiletako garaia dala pentsau dogu: geure gotorlekuetara bueltetako ordua da, erdi libre izateko ames berriak elikatzera garagardotan. Izan be, behinola amestu genduana bete egin da oraingoan, bete baino gehiago: 64 euskal herri jator, goxo eta putatan izan gara kantuan, lekuan lekuko 100dik gora gutar izan ditugu konbidadu (eta anfitrioi, aldi berean), 10.000 gutar baino gehiago batu ditugu,…', dinoe blogean.

Hauxe da despedidea
Despedida alegrea
Jai giroan elkartzeko
Gu eta gutar jendea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu