Loick Peyronek irabazi dau Artemisa

Bizkaie! 2008-05-26 17:54   Euskaldunak munduan

Unai Basurko etxera bidean dator eta ezuztekorik ezean, astegoienean edo helduko da Getxora. Portugaletearrak Artemisa bertan behera itxi eban bidearen erdia eginda eukala, eguraldiaren prebisino txarrak ikusita, alperreko arriskurik ez hartzeko eta aurtengo erronka nagusiari, Vende Globe estropadeari behar dan moduan erantzun ahal izateko.

Peyron (Gitana Eighty) zapatuko 03.15ean (GMT) heldu zan Bostoneko helmugara eta honezkero Loick Peyronek hirugarren aldiz irabazi dau Open 60 modalidadeko Artemis Transat estropadea. Azken garaipen honegaz Eric Tabarly itsagizon Frantsesagaz konpartiduten eban errekorra indarrik barik itxi dau. Horrezaz gan, ez da hau izan lortu dauen errekor bakarra, izan be, denporeagaz be (12 egun, 11 ordu, 45 minutu eta 35 segundu) beste marka historiko bat lortu dau; errekorra Mike Glodingek eukan 3 ordu, 32 minutu eta 33 segundo gehiagogaz.

Peyronek adierazo dau estropada hau hirugarrenez irabaztea parebakoa dala, kontuan harturik Transat Artemisegaz aparteko loturea daukala: ‘nire osaba Jean Yves Terlainek 1972an Artemisean parte hartu eban, ni lehenengo aldiz urteera lerroan 1984an egon nintzan, eta orain 25 urte beranduago, hirugarren aldiz irabazi dot’.

Peyron Bostonera heldu eta 7 ordutara, Armel Le Cléac heldu zan portura. Brit Air-eko

Nabigatzaileak honakoa inoan: ‘oso gustura nago estropadeak hartu dauen norabideagaz, estropada lehiatua izan da, gehienbat Loickegaz. Bigarren amaitzea estropada mitiko honetan niretzat ezin hobea da, eta gainera guztiok lortu dogu Vendée Globerako txratela’. Hirugarrena podiumean Yann Elies gaztea izan da, azkeneko miliak masta apurtzeko arriskuagaz egin ostean.

Bien bitartean, Unai Basurko (Pakea Bizkaia) etxera bidean dator eta ezuztekorik ezean, astegoienean edo helduko da Getxora. Portugaletarrak Artemisa bertan behera ixtea erabagi eban bidearen erdia eginda eukala, eguraldiaren prebisino txarrak ikusita, alperreko arriskurik ez hartzeko eta aurtengo erronka nagusiari, Vende Globe estropadeari behar dan moduan erantzun ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu