Garagarrilaren 11tik 13ra, kale antzerki jaialdia izango da Lekeition
2008-05-23 14:03 KultureaEuskal Herriko, Errusiako, Quebec-eko, Alemaniako, Portugaleko, Frantziako, Kataluniako eta Espainiako kale-antzerkirik onena ikusteko aukerea izango da.
Lekeitioko XIX. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia garagarrilaren 11, 12 eta 13an egingo da eta zortzi herrialdetako konpainiak batuko dira bertan. Egitarau osoa garagarrilaren hasieran plazaratuko dabela jakinarazo dabe gaur antolakuntzako iturriek.
Nazinoarteko jaialdiaren kartelean, aurreko ohitura bati jarraituta, euskal literaturearen ikutu bat dago, eta Bernardo Atxagaren berba hauek irakur daitekez: 'Zoriontsuak al zarete beste aldeko biztanleak?'.
'Euskal Herriko, Errusiako, Quebec-eko, Alemaniako, Portugaleko, Frantziako, Kataluniako eta Espainiako kale-antzerkirik onena ikusteko aukerea izango dogu', esan dabe antolatzaileek.
Euskal antzerkiari jagokonez, Markeliñe taldearen azken estreinaldia eta Lekeitioko jaialdiak berak aurkeztuko dauen 'Zuberoan sortua' izeneko eremua nabarmendu ditue. 'Zuberoan sortua' produkzino propioko arloa izango da, Zuberoako kultureaz gozetako preparautakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!