Bost erakunde gehiagok sinatu dabe Bermeoko 'Geurien be bai' egitasmoa
2008-05-22 18:35 Euskerea berbagaiBesalde Bermeoko ehiza, arrantza eta tiro alkartea; Barrueta Arte Elkartea; Kick Boxing alkartea; Bermeo Kafe Antzokia (Ezkerra produkzinoak) eta Crearte erakundeak dira sinatzaile barriak.
Besalde Bermeoko ehiza, arrantza eta tiro alkartea; Barrueta Arte Elkartea; Kick Boxing alkartea; Bermeo Kafe Antzokia (Ezkerra produkzinoak) eta Crearte erakundeek Bermeoko Geurien be bai egitasmoagaz bat egin dabe. Hitzarmenaren sinadura-ekitaldia maiatzaren 23an egingo da, 13:30ean, Bermeoko Kafe Antzokian. Erakunde horreek guztiek euskerearen aldeko konpromisoak hartuko ditue aurten.
Danetara, 54 enpresa eta elkartek sinatuko dabe hitzarmena. Enpresa eta alkarte sinatzaileez gain, Bermeoko Udalaren izenean Xabier Legarreta Gabilondo alkatea egongo da euskerearen aldeko konpromisoa berresteko.
Geurien be bai
Herriari euskeraz biziteko aukerea eta indarra emon behar jakozalakoan, Geurien Be Bai izeneko egitasmoa jarri eban martxan 2004ko bagilean Bermeoko Udaleko Euskera Sailak.
Proiektu honen helburu nagusia Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta alkarteetan euskeraren erabilerea bultzatuko dauen plana garatzea da, plan berbatu, metodiko, neurtu eta beharretara egokitua, begirunea, parte-hartzea eta adostasuna oinarritzat hartuta.
Herrian euskerearen erabilerea eta presentzia areagotzea da helburua, plana erakunde bakotxaren behar eta ezaugarrietara egokituz, eta euskerea erakundeen kulturan eta kudeaketarako sisteman txertatuz.
2004. urtean hasi eta egitasmoak aurten 4 urte bete ditu. Honezkero 54 enpresak eta elkartek bat egin dabe egitasmoagaz eta aurrerantzean gehiago izango dirala uste dau Udalak. 
Egindako ekintzak eta etorkizunerako apustuak 
Igaz, ekimen ugari egin ziran egitasmoaren barruan: enpresentzako jardunaldiak; alkarte eta txokoen egunerako lanerako euskarriak jasoten dituan CD lagungarria; Kirola Euskeraz kanpainea… Datozan hilabeteetarako be hainbat kontu dagoz programatuta: Geurien be bai hitzarmena alkarte eta enpresa barriei zabaltzea; kirol-taldeakaz hizkuntza-jarrerak aktibetako prozesua lantzea, alkarte eta enpresen beharrizanak identifikau eta baliabide barriak eskaintzea... 
Geurien be bai egitasmoaren sinatzaileak 
Honako honeek dira enpresa eta lan arloko sinatzaileak: 
Albacora 
Astilleros de Bermeo 
Bermiopost 
Crearte 
Cusumano 
Busturialdeako Hitza 
Berton 
Garavilla/ Isabel 
Arroyabe/ La Gaviota 
Lebazaleen kooperatiba 
Royo 
Salica 
San Pedro Kofradia 
Serrats 
Zallo 
Echebastar 
Beruala 
Azoka barria saltzaileen alkartea 
ELA 
LAB 
CCOO 
BBK 
Euskadiko Kutxa 
Bankoa 
Behargintza 
Bermeo Kafe Antzokia (Ezkerra produkzinoak) 
Honako honeek dira Bermeoko alkarte eta txoko sinatzaileak: 
Artza Pelota alkartea 
Itsuki irratia (Berko kultur alkartea) 
Bermeoko arraun ekartea 
Bermeoko ehiza, arrantza eta tiro alkartea 
Bermeoko futbol taldea 
Bermeoko saskibaloi taldea 
Kick Boxing Elkartea 
MB 2000 aisialdi taldea 
Sollube 707 mendi taldea 
Urdaibai arraun elkartea 
Urdaibai begirale taldea 
Urdaibai eskubaloi taldea 
Xixili gimnasia taldea 
Adiskide txokoa 
Alkartasuna jantza taldea 
Barrueta arte alkartea 
Bermeoko abesbatza 
Bermeoko erraldoien konparsea 
Bermeotarrak fanfarrea 
Besalde (Bermeo Shararen alde) 
Erroxape emakume taldea 
Euskaraz berbetan 
Haitz Nagusije auzo alkartea 
Hurre-hurre txokoa 
Izaro abesbatza 
Kai gane txokoa 
Takon txokoa 
Zantzue kultur alkartea 
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
