Urkiolako Parke Naturaleko VI. Argazki Rallya egingo da domeka honetan

Bizkaie! 2008-05-22 15:16

Rallya arlo bitan banatuta egongo da: argazki analogikoak eta argazki digitalak. Modalidade bakotxaren barruan kategoria bi dagoz: umeak eta gazteak (17 urtera arte); eta helduak (18 urtetik aurrera). Sariak 70-150 euro bitartekoak izango dira.

Urkiolako Parke Naturaleko VI. Argazki Rallya egingo da domeka honetan, maiatzak 25, arlo bitan banatuta: argazki analogikoak eta argazki digitalak. Modalidade bakotxaren barruan kategoria bi dagoz: umeak eta gazteak (17 urtera arte); eta helduak (18 urtetik aurrera). Bizkaiko Foru Aldundiak antolaturiko lehiaketea 10:00etan hasiko da, Toki Alai Interpretazino Zentroan.

Sariei jagokenez, zortzi egongo dira: lau modalidade analogikoan eta beste lau digitalean. Ume eta gazteen kategorian, modalidade analogikoan lehenengo saria 100 eurokoa izango da; eta modalidade digitalean 70 eurokoa. Helduen kategoriari jagokonez, lehenengo saria, modalidade analogikoan, 150 eurokoa izango da; eta 100 eurokoa modalidade digitalean. Sariak dirutan emon beharrean, txartel moduan emongo dira ostean argazkigintzako materialak lortu ahal izateko.

Antolatzaileek emongo ditue argazki-filmak eta eurek errebelauko ditue lanak modalidade analogikoan. Modalitate digitalean, gitxienez megapixel bi dituan kamera bat erabili beharko da. Ganera, memoria-txartela hutsik egon beharko da eta USB kablea ekarri beharko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu