Getxok diruz lagunduko ditu euskerea sustatzen daben eskola-orduz kanpoko jarduerak

Bizkaie! 2008-05-12 18:50   Euskerea berbagai

Gaurtik maiatzaren 30era bitartean zabalik egongo da Getxoko ikastetxeek eta gurasoen alkarteek antolatzen dituen eskola-orduz kanpoko jardueretan euskerea sustatu, zabaldu edo normalizetako 2008-2009 ikasturterako diru-laguntzinoak eskatzeko epea. Oraingoan Getxoko Udalak 25.000 euro banatuko ditu udalerrian ikasketa ez-unibersitarioak eskaintzen dituen ikastetxe, guraso alkarte, ikasle-talde, ikasle ohien talde eta irakasle-taldeen artean.

Diru-laguntzinoak emoterakoan, aurreko urtearen aldean euskerearen erabileran egiten den jauzia hartuko da kontuan. Eskola orduz kanpo garatzen diran jarduera puntualetarako emongo dira diru-laguntzinoak, beti be euskeraz garatzen badira.

Sensibilizazino eta motibazio saioetarako; asteburuetako ostera eta jarduera ludikoetarako, udalekutarako eta antzeko egonaldietarako; kontratazino berezietarako; euskeraz garatzen diran jai, kirol edota kultur egun, aste eta txapelketetarako; eskolako jardueraz aparte, ikasleek argitaratzen dituen aldizkari, komiki, ikus-entzuneko eta abarretarako; eta Euskerearen Eguna edota Euskararen Astea antolatzeko erabiliko da diru hori.

Egitasmoak aztertzerakoan ekimena aurkezten dauen erakundeak egin beharreko ahalegin ekonomikoa kontuan izango dau Getxoko Udalak, euskerea sustatzeko dauen interesa be.

Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Algortako, Romoko eta Andra Mariko herritarren arretarako bulegoetan aurkeztu ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu