Domekan, maiatzak 11, ekingo deutso Basurkok Artemis Transat estropadeari

Bizkaie! 2008-05-09 16:27   Euskaldunak munduan

Aurtengo Artemis Transat estropadan 24 belaontzik parte hartuko dabe eta horreetatik 13 Open 60 modalidadekoak dira, tartean 3 skipper ingelesak dira, 9 frantses eta Unai Basurko euskal ordezkaria.

Dagoeneko 6 egun pasau dira Unai Basurkok Pakea Bizkaia Plymouthen amarrau ebanetik eta belaontziko talde teknikoa eta Unai Basurko buru-belarri dabilz beharrean azken zehetasunetan domekako estropada urteerarako.

Aurtengo Artemis Transat estropadan 24 belaontzik parte hartuko dabe eta horreetatik 13 Open 60 modalidadekoak dira, tartean 3 skipper ingelesak dira, 9 frantses eta Unai Basurko euskal ordezkaria. Horreen artean, Desjoyeaux dago, bela ozeanikoko maisu handia, besteak beste, Vendée Globe, Route du Rhum estropadea eta Artemis Transat irabazita dituana. Nabigatzaile frantsesak azpimarratu dau ‘Artemis Transat’ estropadea Route du Rhum-a baino gogorragoa dala. Kirol esparruan ekitaldi handi bat da, eta baita gatxa, batez be, haize hotz eta indartsuaren eraginez. Horrezaz gan, izotz blokeak be sano arriskutsuak izan daitekezala aurreratu dau. ‘Labradorreko korrontearen inguruko ura 2 eta 5 gradu bitartean dago, ia Hego Hemisferioan bezela’.

Izotzaren harian, gaur bertan, Estropadako Zuzendaritzeak derrigorrezko pasa-leku barri bat ezartzea erabagi dau, izotz zati txikien arriskuagaitik. Pasabide hau 47º eta 50º Mendebaldera eta 40º Iparraldera koordenada bitartean dago, Terranovako ‘Grandes Bancos’-en azpian. Ondorioz, ibilbidea, gitxi gora-behera 210 milia luzeagoa da, 2.955 miliagaz danetara.

Halan da be, gure ordezkaria, Unai Basurko ilusino handiagaz dago maiatzaren 11 rako eguraldi iragarpenagaz, haize arinak eta eguraldi ona. Bien bitartean, Pakea Bizkaia belaontzian azken lanetan dabilz eta Fleet 77 satelitea puntuan jarten ari dira, honen bitartez Unai Basurkogaz bat egitea posible izango da planetako edozein puntutatik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu