Pakea Bizkaia Plymouth-en dago
2008-05-05 15:55 Euskaldunak munduanMaiatzaren 1ean Getxoko Kirol Portutik abiatu eta zapatuko, maiatzak 3, arratsaldeko 16:38an Pakea Bizkaia Sutton Harbouren, Plymouth, amarrau eban Unai Basurkok Bizkaiko Golkoa 51 ordu eta 23 minututan gurutzatu ondoren.
Maiatzaren 1ean Getxoko Kirol Portutik abiatu eta zapatuko, maiatzak 3, arratsaldeko 16:38etan Pakea Bizkaia Sutton Harbouren, Plymouth, amarrau eban Unai Basurkok Bizkaiko Golkoa 51 ordu eta 23 minututan gurutzatu ondoren.
Itsasoaren eta haizearen baldintzak ezin hobeak izan dira; batezbesteko haizea hegoaldetik etorren eta 15-20 korapilo bitartekoa izan da. Unai pozarren dago eta adierazo dau ibilbidea oso erosoa izan dala eta azken hiru hilebeteetan belaontzian eginiko aldaketa barriak probetako balio izan dauela. ‘Orain 7 egun doguz ontzian azken ukutuak emoteko eta Transat Artemis hasierarako dana prest izateko. Balantzea oso positiboa izan da eta etorkizunera begira sentsazinoak oso onak izan dira’.
‘Azpimarratu nahi dogu holako estropada baten parte hartzea, berez, gauza handia dala eta aurreko hilebeteetan guztietan eginiko lanaren frutua dala. Eskerrik asko ontzia hemen egotea posible egin daben guztiei’ adierazo dau Unai Basurkok.
Transat Artemis estropadea Ingalaterrako hegoaldean, Plymouthen hasi eta Bostonen (AEB) amaituko da. Ia 3.000 milia egingo ditu bakarrik Ipar Atlantikoan zehar. Estropada garrantzitsu hau maiatzaren 11n hasi eta hamabost bat egun geroago amaituko da parte-hartzaileentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!