Henrike Knörr euskaltzaina hil da

Bizkaie! 2008-05-01 12:01

Atzo, apirilak 30, hil zan gaixotasun luze baten ondorioz 61 urte zituala. Henrike Knörren aldeko hileta eleizkizunak bihar, maiatzak 2, egingo dira Gasteizko Pilar Andra Mari eleizan 19:30etan, eta lur emotea 10:00etan izango da.

Atzo, apirilak 30, hil zan gaixotasun luze baten ondorioz 61 urte zituala. Henrike Knörren aldeko hileta eleizkizunak bihar, maiatzak 2, egingo dira Gasteizko Pilar Andra Mari eleizan 19:30etan, eta lur emotea 10:00etan izango da.

Azken boladan, gaixorik egon arren, euskerearen ikerkuntzea zan Henrike Knörren bizipoza (Tarragona, Kataluinia, 1947). Euskal testuen ikerketea, toponimia eta onomastika zituan ikerketagai eta irakasgai.

Euskaltzaina, filologoa eta irakaslea, alor horreetan guztietan nabarmendu zan eta, esangura horretan, ‘euskereak, euskal kultureak eta unibersidadeak funtsezko pertsonaia eta persona handi bat galdu dabe’ nabarmendu dau Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta euskaltzainak.

Ikertzaile emonkorra izan da eta bere hainbat lanen argitalpena ezagutu barik hil da filologoa, berbarako, Gasteizko uriaren toponimiari buruz egindako lanaren argitalpena ezagutu barik.

Euskaltzaindiaren Iker saileko burua zan Knörr 2004ko abendutik. Aurrez Euskaltzaindiko buruorde izan zan 1995etik 2004ra bitartean, eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkari. Hogeita bederatzi urte zituala sartu zan Euskaltzaindian, euskaltzain urgazle moduan, eta bi urtera izentau eben euskaltzain oso, 1977an. Irakaskuntzan eta ikerkuntzan, Euskaltzaindian onomastikako gaiak landu zituan, eta Onomastikako batzordea sortu eban. Leku eta personen izenen ikerketaz, bibliografiaz, etnografiaz eta euskal testuez ikertu eta idatzi eban sail horren barruan. Euskaltzain oso izentau eben urte berean Koldo Mitxelenaren laguntzaile jardun eban Arabako Ikastetxe Unibersitarioan, eta hurrengo urtean Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultadean irakasle hasi zan. 1987an Euskal Filologiako Doktore titulua eskuratu eban, Maurice Harriet abadearen hiztegi argitarabakoari buruz Mitxelenaren zuzendaritzapean egindako tesiagaz, eta 1995etik Euskal Filologiako katedraduna zan. Arabako campuseko lehenengo erretoreorde izan zan, 1981etik.


Sariak

- El Correo egunkariaren Kazetaritza Sarian, akzesita. 1993
- Cánovas del Castillo Fundazinoaren Saria, Cánovas del Castillo y Vasconia lanagaitik. 1997


Argitaratutako lan nagusiak

- Alava abierta. Askoren artean. 1979
- Lenguas peninsulares y proyección hispánica. Askoren artean. 1986
- Gabonetako ikuskizuna. Edizino kritikoa. 1983
- Onomastika Jardunaldiak. Argitalpenaren prestatzailea. 1991
- Voces alavesas. Edizio kritikoa. 1998
- Arabako euskararen lekukoak - El euskera alavés. Estudios y textos. 1998 Koldo Zuazogaz batera.
- Lo que hay que saber sobre la lengua vasca en Alava-Arabako euskarari buruz jakin behar dena. 1998
- Vasconiana, Rene Lafon-aren (1899-1974) artikuluen
bilduma.
- Lopez de Guereñuren Voces Alavesas-en hitzaurrea.
- Nombres vascos de persona: cuestiones históricas y de normalización. Fontes Linguae Vasconum. 1999

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu