‘Abertzaleak eta euskara’, nazino politikoaz eta nazino kulturalaz

z 2008-04-28 14:42   Euskerea berbagai

Komunikabideetako kalaka gogaikarriak euskal nazinoaren muin-muineko auziak argitu ordez nahastu egiten ditualakoan, sasia garbitzeari ekin deutso Jose Manuel Odriozola egileak, abertzaleen artean euskereak zer leku hartzen dauen aztertzeko.

Komunikabideetako kalaka gogaikarriak euskal nazinoaren muin-muineko auziak argitu ordez nahastu egiten ditualakoan, sasia garbitzeari ekin deutso Jose Manuel Odriozola egileak, abertzaleen artean euskereak zer leku hartzen dauen aztertzeko. Ohiko ezker-eskuin edo epel-gori banaketen ordez, beste bat joten dau Odriozolak funtsezkotzat. Bere berbetan esanda: ‘sokearen mutur batekoak estaduaz eta burujabetasunaz liluraz ganezka jatorkuz, auzitan dagoan nazino-eredua, nazinoaren izakerea, batez be nazino politikoa izan behar dauela aldezteko. Beste muturrean tiraka dabiltzan euskaltzaleek, barriz, nazinoaren alde bakarreko definizino hori ez dabe berretsi nahi inondik inora. Ez dabe uste nazino politikoak gaurko testuinguru soziolinguistikoan eta kulturalean euskal nazino kulturala eta linguistikoa sortzeko berezko gaitasunik dauenik. Euskal nazino politikoari uko egin barik, jakina, baina euskal nazino linguistikoa eta kulturala dabe ames’.

Zorrotz dabil egilea bere ikuspegiaren defentsan, euskal kultura eta politikako hainbat lekukoren berbak jorratuz eta kritikatuz, batekoak eta bestekoak gupidarik barik astinduz: ‘Eta zuek, eskuineko eta ezkerreko abertzaleok, uste zenduen ezetz, euskerea be nazino-identidadearen egituran ganerako osogaien pareko eta gisako zala. Nazino-identidadearen ‘beste’ faktore bat zala. Ez zala ganerako ezaugarriak euskal bihurtzen zituana, ez zala guztien buru eta lema izan behar eban goiburua. Euskerazko prozesurik barik, ostera, ez dago euskal eraikuntza nazionalik. Ezinezkoa da. Hori izan da, zoritxarrez, zuen porrotaren arrazoia. Hori izan da nazino euskaldunaren gainbehera’. Duda barik, euskaltzale nahiz abertzaleei oro har zer pentsatua emon beharko leuskien liburua.


Joxe Manuel Odriozola Lizarribar

Altzon jaio zan 1948ko zezeilaren 9an eta Donostian bizi da. Formazinoz autodidakta da, eta lanbidez helduen euskalduntze-alfabetatzeari lotua aspaldidanik: Gipuzkoako Gau Eskolen koordinatzaile sasoi batean, Pasaiako Udal Euskaltegiko irakasle egun. Soziolinguistikeari buruzko lanak argitaratu ditu batik bat, eta hortik bere ikergaia zabalduta nazino-identidatea eta intelektualen zeregina aztertu ditu azken aldian. Hona bere liburuen zerrendea: ‘Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian’ (UEU, 1992), ‘Soziolinguistikaren atarian’ (Euskaltzaindia-BBK, 1992), ‘Hizkuntza, kultura eta gizartea’ (Euskaltzaindia-BBK, 1997), ‘Nazio-identitatea eta eskola’ (Euskaltzaindia-BBK, 1999), ‘Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak’ (Pamiela, 2002), ‘Euskalgintzaren lekukoak’ (Elkar, 2004) eta ‘Abertzaleak eta euskara’ (Elkar, 2008).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu