Kirmen Uriberen azken liburuaren ingelesezko itzulpena urteko onenen artean

Bizkaie! 2008-04-24 11:34

Elizabeth Macklinek itzuli eta Graywolf etxeak igaz argitaratu eban Kirmen Uriberen ‘Meanwhile take my hand’ (Bitartean heldu eskutik, Susa 2001) liburua finalista geratu da 2007an ingelesera itzuli eta Amerikako Estadu Batuetan (AEB) argitaratu diran poema-liburu onenaren sarian.

Saria AEBetako PEN idazleen alkarte entzutetsuak urtero banatzen dituanetako bat da. Aurten, sari-banaketea maiatzaren 19an egingo da New Yorkeko Lincoln Center aretoan.

Liburua 2007ko urtarrilean argitaratu zan AEBetan eta kritika onak jaso ditu geroztik, besteak beste, 'Los Angeles Times', 'Booklist' edo 'The Harvard Review' egunkari eta aldizkarietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu