Euskal Herriko Ahotsak Sarean
2008-04-17 15:24 Euskerea berbagaiBadihardugu Euskara Alkarteak 2004an sortua, euskerearen ahozko ondarea jaso eta zabaltzea helburu dauen egitasmo honek 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak jaso eta online jarrri gura ditu.
Euskal Herriko Ahotsak proiektua eta webgunea aurkeztu zituen atzo, hilak 16, Donostian. Badihardugu Euskara Alkarteak 2004an sortua, euskerearen ahozko ondarea jaso eta zabaltzea helburu dauen egitasmo honek 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak jaso eta online jarrri gura ditu.
Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogau eta zabaltzea, hau da, gure herrietako edadeko jentea alkarrizketatu eta euren euskerea eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea.
Metodologia
Jende nagusiari egindako alkarrizketak bideoz grabetan dira, euskal herri guztietako berbakerak eta ahozko ondarea batzeko. Gainera, lehendik egindako grabazio zaharrak be berreskuratzen ditue. Jarraian, material hori katalogau landu, kodifikau eta datu-basean txertatzen da. Era berean, grabazinoak transkribidu eta editau egiten dira. Ondorengo pausua informazinoa Sareratzea izaten da.
Proiektuaren ezaugarriak
- Euskal Herri osoko datuak batzen ditu.
- Publikoa eta dobakoa da.
- Proiektu edegia da, eta interesa dauen edozeinek parte hartu leike.
- Hainbat ikerlari eta proiektu bazten ditu.
- Metodologia sistematikoa eta zehatza jarraitzen da.
- Informazioa herrika eta gaika antolatuta dago.
- Era guztietako hartzaileak izan leikez: ikerlariak, ikasleak, zaletuak, senideak, filologoak, historialariak, antropologoak...
Arduradunak eta babesleak
Proiektuaren eta webgunearen ardurea Badihardugu Euskara Elkartearena da. ‘Edozelan be, egitasmo honen asmoa da, Euskal Herriko edozein alkartek eta ikerlarik parte hartu ahal izatea Ahotsak.com-en, eta dagoeneko hainbat udal, alkarte eta ikerlarigaz gabilz alkarlanean, denon artean ahalik eta proiektu sendo eta biziena lortu ahal izateko’.
Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzinoa eta babesa jaso dau.
'Horrezaz gan, egitasmo honetan lanean ari garenok bereziki eskertu nahi dogu Bergarako Udalaren, Antzuolako Udalaren, Eskoriatzako Udalaren eta Aretxabaletako Udalaren babesa, proiektu hau hasiera-hasieratik bultzatu dabelako'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!