Euskaltegi libre homologatuak: ‘nahi baino gehiago berandutu da titulazinoen baliokidetzea, baina izan daitela ondo etorria’

z 2008-04-16 18:41   Euskerea berbagai

Mertxe Mujika (AEK), Gurutze Sarasola (IKA) eta Patxi Agirregomezkorta (Batuz), euskaltegi libre homologatuen izenean prentsaurrean agertu dira pasa dan astean Eusko Jaurlaritzeak, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari jarraituz, euskerearen gaitasun egiaztagiri guztiak, gaur, apirilaren 16tik aurrera, baliokidetzeko erabagia baloretako.

Mertxe Mujika (AEK), Gurutze Sarasola (IKA) eta Patxi Agirregomezkorta (Batuz), euskaltegi libre homologatuen izenean prentsaurrean agertu dira pasa dan astean Eusko Jaurlaritzeak, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari jarraituz, euskerearen gaitasun egiaztagiri guztiak, gaur, apirilaren 16tik aurrera, baliokidetzeko erabagia baloretako.

Hona hemen euskaltegi libre homologatuek prentsaurrean zabaldu daben mezua:

‘Hasiera batean D titulua eta haren ondoren EGA famatua sortu ziranetik, beste hainbat profil eta titulu lortzeko azterketa mueta ugari egin izan ditue euskera ikasleek azken urteotan: IRALEko lehen eta bigarren eskakizunak, Administrazinoko hirurak, Ertzaintza eta Osakidetzakoak... guztiak bateraezinak eta batzuk epe jakin baterako bakarrik balio izan dabenak. HABEko titulazinoak, barriz, 2004an sortu ziran, hau da, atzo, euskera tituluen historian. Azken horreek ez dabe aparteko baliorik izan, ordaindutako matrikulearen zati bat berreskuratzeko izan ez bada.

Titulu ofizialak aspalditik emoten badira be euskaltegietako jarduna lehenagokoa da. Esangura horretan, argi geratu behar da euskaltegiak ez garala hizkuntz akademiak. Euskaltegiak zentro ofizialak gara, eta zerbitzu publiko bat eskaintzen dogu. Euskaltegiok euskerearen irakaskuntza arautuaren erreferentzia nagusia gara eta, besteak beste, Europako batzordearen oneretxia dauen curriculum ofizialaren araberako irakaskuntza prozesua darabilgu. Gaurtik aurrera, euskera-gaitasun tituluen homologazinoagaz, euskaltegion irakaskuntza prozesua ofiziala eta Europak balioetsia izango da.

Orain arte tituluak eskuratu dituen ikasle asko euskaltegietatik pasau da, eta titulazino ugaritasun horrek euskaltegiak beren jarduna egokitzera behartu ditu, ikasleek behar zituen tituluen ezaugarriak eta azterketak gainditzeko teknikak txertatu behar izan doguzalako euskerearen irakaskuntzan. Jentea oso estu ibili izan da tituluak lortzen, eta ikasi nahia askotan alde batera geratu da, tamalez. Baina orain, titulu guztiak euskaltegiotan aspaldi erabilten ari garan metodologiara etorri dira. Ikasleek euskaltegian izena emon beharko dabe eta bertan ikasitakoak, ordaindutakoaren zati bat berreskuratzeko balio izateaz gan, berme ofiziala izango du. Euskaltegiok azken urteotan etenbarik egin dogun eskaera bati erantzutera dator Eusko Jaurlaritzearen erabagi hau. Ez da berehalakoan lortu, nahi baino gehiago berandutu da titulazinoen baliokidetzea, baina izan daitela ondo etorria.

Tituluak homologau eta bateratzeko erabagi honegaz aurrerantzean jentea lasaiago ibiliko dala uste dogu, eta horrek motibazinoan onerako eragingo dauela, izan be, jenteak ikusiko dau euskaltegira etorri eta euskerea ikasita egiaztatu ahal izango dauela bere maila, kontua ez dala azterketa bat zelan edo halan gainditzea.

Euskaltegi pribatu homologatuon eretxiz, ikasleek euskaltegian bertan lortu leikien eta Europa osoko titulazinoakaz bateragarria izango dan euskera titulu ofizialak eskaintzeak euskal hiritar askoren jarrera ezkorrean eragingo dau. Erabagi honek euskerea ikastea erraztuko dau eta, ondorioz, jentea euskerara hurreratzea. Horregaitik, erabileran be igartea espero dogu. Izan be, gure helburua ez da jentea tituluak lortzera bultzatzea, ez hori bakarrik behintzat. Euskaltegiok euskerearen erabilerea bultzatu nahi dogu, argi eta garbi. Asmoa ez da azterketak egitea edota ikasleak tituluak lortzen trebatzea. Ez dogu nahi euskerea azterketakaz identifiketea, hainbeste titulu eta azterketa egin beharragaz, orain arte pasau dan legez.

Baina hemendik aurrerako bidea errazagoa izango dalakoan gagoz, ikasleentzat nahikoa izango dalako euskaltegian maila bat eskuratzea titulu baten jaube izateko, beste ezer egiaztatzen ibili beharrik barik. Beraz, herritarrek eguneroko bizimoduan euskerea gustura eta eroso erabili daien pausu garrantzitsua da eta euskerearen onurarako izatea espero dogu’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu