CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazinoko XIV. sariak banatuko dira bariku honetan

Bizkaie! 2008-02-28 10:55

Aurtengo edizinoan, urtero saritzen diran dibulgazino-artikuluei jagokezan hiru sari nagusiez eta gazteentzako sari bereziaz gan, dibulgazino-liburu bat idazteko saria be emongo da, urte birik behin emoten dana. Danetara, 23 dibulgazino-artikulu aurkeztu dira eta dibulgazino-liburua idazteko hiru proiektu.

CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazinoko XIV. sariak banatuko dira bariku honetan, zezeilak 29, Elhuyar Fundazinoaren egoitza nagusian, Usurbilen, 19:00etatik aurrera. Aurtengo edizinoan, urtero saritzen diran dibulgazino-artikuluei jagokezan hiru sari nagusiez eta gazteentzako sari bereziaz gan, dibulgazino-liburu bat idazteko saria be emongo da, urte birik behin emoten dana. Danetara, 23 dibulgazino-artikulu aurkeztu dira eta dibulgazino-liburua idazteko hiru proiektu.

Elhuyar Fundazinoak jakinarazo dauenez, sariei jagokenez, dibulgazino-artikuluen kategorian, lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da; bigarrena, 800 eurokoa; hirugarrena 600 eurokoa; eta gazteentzako sari berezia 400 eurokoa. Dibulgazino-liburua idazteko idazteko saria 5.000 eurokoa izango da.

Urtarrilaren 26an, Elhuyar Fundazinoaren egoitzan alkartu ziran epaimahaia osotzen daben kideak, lanen balorazinoa egiteko eta aurkeztutako lanak ebazteko. Honako honeek osotu dabe epaimahaia: Cristina Alberdi, Inasmet-eko marketin eta komunikazino-arduraduna; Mikel Alvarez, medikua eta Gurutzetako Ospitaleko zuzendari nagusia; Joseba Etxebarria, injinerua eta Mondragon Unibersidadeko irakasle ohia; Koldo Nuñez, Geologian doktorea, IMHko zuzendaria eta zientzia-dibulgatzailea; eta Enrique Ortega, fisika aplikatuan katedraduna eta Euskal Herriko Unibersidadeko ikertzailea.

Bestalde, eta XIV. edizinoko sariak emoteaz gan, Begoña Arrate Larrañagaren 'Biziaren sarea ehuntzen' liburua aurkeztuko da egun horretan. Begoña Arratek orain dala urte bi lortu eban dibulgazino-liburua idazteko saria CAF-Elhuyar sarietan.

Idazlearen eretxiz, XXI. mendea sareen mendea izango da, eta natura sareen zientziaren bidez aztertzeak aurrerapauso nabarmenak emotea ekarriko deutso gizakiari. Liburuaren helburuak dira ideia horren inguruko eztabaida filosofiko-zientifikoak azaltzea eta irakurleei biziaren sarea zelakoa dan imajinetan laguntzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu