Canneseko telebista azokara Basque Audiovisual legez ahalik eta enpresa gehien joatea sustatuko dau Eikenek

Bizkaie! 2008-02-26 14:30

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak mailing bat egin deutso sektore osoari, ekimen honegaz bat egin daian, izan be, enpresentzat ez eze, sektoreagaz lotutako eta, zenbait ikuspegitatik, sektorearen sustapenaren eta zabalkundearen alde lan egiten daben organismo eta erakunde guztientzat be sano interesgarria dalako.

Euskal enpresak joan dan urrian Cannesen izandako MIPCOM 2007 nazinoarteko azokara Basque Audiovisual legez joan ondoren, Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak baieztatu dau munduko telebista merkaturik handiena dan MIPTV 2008 azokan be izango dirala. Ekitaldia apirilaren 7tik 11ra bitartean izango da, Frantziako Cannes urian. Era berean, urrian barriro izango dira MIPCOM 08 azokan; bertan, Espainia izango da herrialde konbidatua, eta, horrenbestez, ordezkaritzek zenbait pribilegio izango ditue.

Eiken hasi da hartu-emonak ezartzen eta aldez aurreko sustapen-lanak egiten, euskal ikus-entzunezkoen sektorearen ahalik eta partaidetzarik handiena sustatzeko, Basque Audiovisual izenarenpean, Cannesen izango dan MIPTV 08 azokan. Hori dala eta, ikus-entzunezkoakaz erlazionautako zenbait erakundegaz jarri da hartu-emonetan, ekimenagaz kolaborau daien. Era berean, klusterreko bazkide diran enpresei be informazinoa emon jake, baina, halan da be, sektoreko enpresa guztiei be jakinarazoko jake, parte hartzeko interesik daben ala ez adierazo daien.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailagaz lankidetzan, Eiken hartu-emonetan jarri da ICEXegaz, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreak azokan izango dauen partaidetza personalizatuaren eredua definiduteko. Klusterraren helburua da ikus-entzunezkoen sektoreagaz erlazionautako enpresa, erakunde eta alkarte ugariren presentzia ahalbidetzea MIPTV 2008 azokan. Era horretara, euren produktuak erakutsi eta kontaktu interesgarriak egin ahal izango ditue, eta, bide batez, euskal ikus-entzunezkoen sektorearen irudia sendotu, Cannesen espazio propio eta berezia izanda.


Kanpo sustapena

Eikenek 2007. urtearen hasieran eukan helburu estrategikoetako bat Kanpo Sustapenerako Urte Askotarako Plana finkatzea zan, eta, horretarako, marka unitario bategaz aurkeztu behar zan sektorea. Esangura horretan, Basque Audiovisual marka kanpoko merkatuetara bideratutako informazino-material eta ekintza guztietan ari da erabilten dagoeneko.

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak mailing bat egin deutso sektore osoari, ekimen honegaz bat egin daian, izan be, enpresentzat ez eze, sektoreagaz lotutako eta, zenbait ikuspegitatik, sektorearen sustapenaren eta zabalkundearen alde lan egiten daben organismo eta erakunde guztientzat be sano interesgarria dalako.

MIPTV azokeak nazinoarteko izaerea dauka argi eta garbi. Danetara, 100 herrialde baino gehiago batu ziran 2007ko edizinoan. Azokako bost egunetan berbaldiak, mintegiak, keynote-ak, koktelak, emonaldiak, prentsaurrekoak eta sari-banaketak izango dira eta egun horreetan zehar, Cannes Europako ikus-entzunezkoen uriburu bihurtuko da.

Datozen egunetan promozio-kanpaina bat jarriko da abian Internet bidez, eta aurkezpen-mailing bat egingo jake mundu guztian ikus-entzunezkoen sektoreagaz erlazionautako kontaktuei. Gainera, Basque Audiovisual proiektuari buruzko informazino guztia jasoten dauen webgune bat be badago (www.basqueaudiovisual.com).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu