Nafarroako aurrekontuetan, ‘espektatibak ez dira bete’
2007-12-10 18:51 Euskerea berbagai‘Aurkeztu jakuzan aurrekontuak guztiz eskasak dira eta inondik inora ez dabe ahalbidetuko euskerearen normalizazinoan pauso sendoak emotea’, adierazo dau idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroan proposatutako aurrekontuek 2008an izango dituen ondorioak plazaratu ditu. ‘Aurkeztu jakuzan aurrekontuak guztiz eskasak dira eta inondik inora ez dabe ahalbidetuko euskerearen normalizazinoan pauso sendoak emotea’, adierazo dau idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Nafarroako gobernu barriak euskerearen politikan aldaketak egongo zirala zabaldu baeban be, horreek ez dira 2008rako aurrekontuen proposamenean jasoten, ‘aldaketeagaz genduzan espektatibak ez dira bete’. Gainera, gobernuak legea aldatzeko asmorik ez dauela azaldu dauenez, ‘ez dago politika aldaketarik aurreikusita, itxurazko aldaketa baten aurrean gagoz’, gogorarazo dau Mendigurenek.
Aurreko legealdiko egitura berbera dabe aurrekontuek, beraz, aurreko politikearen jarraipena dira: ‘aurrekontu honeek ez dabe euskerea normalizetako balio’, salatu dabe Kontseiluko ordezkariek.
Aurrekontuen azterketea atalez atal:
Helduen Euskalduntze Alfabetatzea
2007 |
2008 |
500.000 € |
510.000 € |
Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen egoerea bereziki larria da. Igoera benetan txikia da, 10.000 €, eta jakin behar dogu 2003. urtean 539.696 eurokoa zala partida hori, beraz, maila horretara be ez da heltzen. Igazko kopuruagaz konparauta KPIa be ez da apliketan. Sektoreak jagokon maila hartzen hasteko 1.000.000 € beharko leuke.
Ikastolei jagokenez, Kontzertuaren bidez jasoko dabe laguntza gehigarriaren parterik handiena. Hizkuntza-politikatik, 154.714 € jasoko ditu.
Hedabideak euskeraz
2007 |
2008 |
298.250 € |
310.000 € |
Hedabideei buruzko partidak dauen hazkundea ez da nabarmentzekoa, sektorearen beharrak askoz be handiagoak dira.
‘Promoción de lenguas extranjeras’
2007 |
2008 |
230.944 € |
1.193.443 € |
Atzerriko hizkuntzakaz, barriz, joerea sano aldatzen da. Sekzino bihurtu da eta kontzeptu barriak sartu ditue: irakasleen prestakuntzea, ikastaroak atzerriko hizkuntzen erabilerea hobetzeko eta atzerriko hizkuntzen sustapena. ‘Nabarmen gelditzen da gobernuaren apustua zein dan’, adierazo dabe ordezkariek.
Udalek eta Kontzejuek jasoko dabena
2007 |
2008 |
429.366 € |
550.000 |
Udalek eta Kontzejuek jasoko dabena ezer gitxi handitzen da. Partida honek gainera, murrizketa handia izan dau. ‘Guztiz eskasa da, izan be, Toki Administrazinoak zeregin handia dauka hizkuntzearen normalizazinoan eta diru-sail horreekaz ezin dabe euren funtzinoa egoki bete’, azaldu dau Kontseiluak.
Partida barriak
Partida barrien artean 3 dira nabarmentzekoak:
Euskerearen aldeko kanpainak (110.000 €).
Euskerazko iniziatiba kulturalen sustapena (150.000 €).
Euskerearen sustapena informazinoaren teknologian (40.000 €).
Aurtengo barrikuntzen artean koka daiteke Euskerearen Nafar Institutuaren sorrerea. Haren eskuetan egongo da hizkuntza-politikea herrialdean. Institutuak, halan da be, oso diru-sail mugatua dauka, 4.045.435 €koa, hain zuzen be, eta horreetatik 2.038.899 €, hau da, erdia baino gehiago, personal gastuek eta ohikoek eroaten dabe. ‘Aitagarria da aurrekontuaren erdia personalaren eta ohiko gastuetan gastetea’, adierazo dabe ordezkariek.
Partida ezak
Administrazinoa euskalduntzeko planik ez dago ezta horretara bideratutako inbersnio esanguratsurik be. Justiziak eta Foruzaingoak esate baterako ez dabe ez euskalduntze-planik ezta aurrekontu bereziturik be. Are gehiago, Osasunbideko hainbat ospitaletan euskalduntzeagaitik ordezkapenak pagetako 360.000 € besterik ez da jaso.
Lan-mundua euskalduntzeko inbersinoak ez dira agiri eta Unibersidadea eta Lanbide Heziketearen eskaintzea euskalduntzeko partidarik ez dago.
Horrezaz gan, arduratzekoa da aurrekontu proposamena gaztelania hutsean aurkeztu dabela. Webgunean be, holan agiri da, euskerazko bersioan sakatu ezkero gaztelaniazkoa agiri da.
Ondorio nagusia arduratzeko modukoa da benetan: ‘Espero eta nahi genduan hizkuntza-politika aldaketarik ez da etorriko, beharrezko diru-inbersioak ez baitira egingo’, adierazo dabe Kontseiluko ordezkariek. Aurrekoentuen % 2 beharko litzateke euskerearen normalizazinoan eraginkortasunez aurrera egiteko, hau da, 85 miloe € inguru.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!