Idazten laguntzeko CDa kaleratu dabe Bermeoko alkarte eta txokoentzako
2007-12-10 11:47 Euskerea berbagai'Geurien be bai' egitasmoaren barruan kaleratutako CDan, hainbat eredu jasoten dira: batzar-deiak, aktak, ziurtagiriak, zerrendak, esaldi erabilgarriak, txokoetako hileko erreserbak...
Bermeoko Udaleko Euskera Sailak, 'Geurien be bai' egitasmoaren barruan, alkarte eta txokoek dokumentuak euskeraz idazteko CD bat kaleratu dau. Bertan, euren funtzionamenturako lagungarri diran ereduak jasoten dira: batzar-deiak, aktak, ziurtagiriak, zerrendak, esaldi erabilgarriak, txokoetako hileko erreserbak... Horrezaz gan, argibideen atal bat be sartu da: datea zelan idatzi, zenbakiak, Interneten topau daitekezan hainbat baliabide... Hori guztia modu errazean eta erabilgarrian.
Horregaz batera, liburuxka bat be banatu dau, 'Geurien be bai' egitasmoaren inguruko azalpenak jasoten dituana, baita Bermeoko euskerearen erabilerearen ganeko hainbat datu be.
Aurkezpen-ekitaldia Bermeoko Kultur Etxean egin eben. Bertan, honako honeek izan ziran: Karmele Algorta, Udaleko euskara zinegotzia; Maite Alvarez, Euskara Saileko burua; Patxi Bilbao, Urdaibai Arraun Taldeko entrenatzailea; eta Maddi Etxebarria, 'Gurien be bai' egitasmoko teknikaria, Elhuyar Aholkularitzakoa.
Zer da 'Geurien be bai'?
Geurien ba bai Bermeoko enpresa eta alkarteak euskalduntzeko egitasmoa da, Bermeoko Udaleko Euskara Sailak 2004an martxan jarritakoa.
Proiektuaren helburu nagusia Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta alkarteetan euskerearen erabilerea bultzatuko dauen plana garatzea da, enpresa eta alkarte bakotxaren behar eta ezaugarrietara egokituta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!