Jaurlaritzeak eta Topaguneak 'Mintzalaguna' bultzatzeko hitzarmena sinatu dabe
2007-12-11 10:34 Euskerea berbagai'Mintzalaguna' egitasmoa euskerea ikasten dabilenari laguntzinoa emateko sortutako ekimena da: euskera ikasle bi euskeraz berba egiten dakian borondatezko laguntzaile bategaz batzen dira astean behin, ikasleek euskeraz berba egiteko erraztasuna eta ohiturea hartzeko.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak 'Mintzalaguna' programea 'indartu eta zabaltzeko' lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Donostian.
'Mintzalaguna' egitasmoa euskerea ikasten dabilenari laguntzinoa emateko sortutako ekimena da: euskera ikasle bi euskeraz berba egiten dakian borondatezko laguntzaile bategaz batzen dira astean behin, ikasleek euskeraz berba egiteko erraztasuna eta ohiturea hartzeko.
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak izenpetu dabe erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena. Baztarrikaren arabera, 'alkarlana da euskerearen erabilerea sustatzeko bitarteko nagusietako bat'.
'Hezkuntza sistemea eta euskaltegien sarea dira oinarrizko zutabeak hizkuntzearen ezagupenaren berreskuratzean eta zabalkuntzan', esan dau Baztarrikak. Halanda be, euskerea gehiago edo gitxiago jakinda, oraindino herritar askok 'ikasitakoa praktiketako aukera eskasak' dituela adierazo dau.
Modu horretan, Hego Euskal Herriko 51 udalerritan ezarritako 'Mintzalaguna' egitasmoaren bitartez, 'erabilera eta praktika aukerak' eskaintzen jakez euren inguruan 'hizkuntzearen ezagutza finkatzeko' euskal berbalaririk ez dabenei.
Orain, 2.000 bat lagunek hartzen dabe parte euren borondatez eta doban 'Mintzaguna' ekimenean. Mendizabalek azaldu dauenez, berbetako taldeek 'modu autonomoan funtzionetan dabe; eurek erabagiten dabe non eta noiz alkartu'. Batzuetan, mendi-urteerak edo sagardotegietara bisitak be antolatzen dira; jarduera horreen 'alde bat' Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diruz lagunduko dau, 72.000 eurogaz.
Bestalde, hitzarmenaren bitartez, beste sei udalerritara zabaldu gura da egitasmoa eta programea sustatzeko euskarri komunikatibo bateratuak eta Internet bidez zabaltzekoak sortu nahi dira. Mendizabalek argitu dauenez, 'berbaldi bat euskeraz izan gura daben eta taldeetara joan ezin daben herritarrek www.mintzalaguna.org webgunean berba egiteko aukerea izango dabe'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!