Iñaki Plaza eta Ion Garmendia txalapartariek AEBetako hainbat euskal etxetan joko dabe
2007-11-28 17:25 Euskaldunak munduan'O + Hatz' izeneko taldeak Renon, San Franciscon, Boisen, Chinon eta Washington DCn joko dau. Kontzertuez gan, txalaparta ikastaroak be eskainiko ditue.
'O + Hatz' proiektua osotzen daben Iñaki Plaza eta Ion Garmendia txalapartariek birea egingo dabe Ameriketako Estadu Batuetako (AEB) hainbat euskal etxetan zehar, datorren astelehenean hasita, NABO (North American Basque Organizations) alkartearen eskutik. Renon, San Franciscon, Boisen, Chinon eta Washington DCn joko dabe, www.euskalkultura.com webguneak jakinarazo dauen legez.
'Birearen proiektua orain dala urtebete sortu zan, aurreko kontzertuetan izandako esperientzietan oinarrituta. Euskal etxeetako publikoak oso ondo hartu gaitu beti eta Gloria Totorikaguena eta Nagore Goitiandia lako jentearen laguntzinoagaz, bireak formea hartu dau', esan dau Iñaki Plaza urduñarrak.
'O + Hatz' taldea abenduaren 3an, astelehena, helduko da Renora. Han izango da hilaren 6ra arte. Nevadako urian kontzertua eta ikastarotxua eskaini ostean, San Franciscora joango dira The Yard Irish Pub dalakoan joteko. Abenduaren 8an beste bi aurkezpen egingo ditue Basque Cultural Center zentroan.
Hurrengo egunean, abenduak 9, Boiseko Euskal Etxera joango dira, Idahon. Abenduaren 10ean, emonaldi bat eskainiko dabe uriko Euskal Museoan eta 11n Homedaleko Euskal Etxean jotekotan dagoz, oraindino zehaztu barik egon arren.
Bireak abenduaren 12an jarraituko dau, Kaliforniako Chino urian; bertan kontzertua eta ikastarotxua eskainiko dabe hilaren 14an. Azkenik, taldea Washington DCra joango da eta kontzertu-tailerra eskainiko dau abenduaren 16an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!