Euskera eta euskal kulturako ikastaroak Monterreyn (Mexiko) eta Helsinkin (Finlandia)

Bizkaie! 2007-11-28 13:33   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, joan dan apirilean Eusko Legebiltzarrak aho batez sortzea onartu eban Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidean.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak baimena emon deutso Kultura Sailari Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores de Monterrey unibersidade mexikarragaz euskera eta euskal kulturearen ezaguera sustatzeko ikastaroak abian jarteko hitzarmena izenpetzeko. Era berean, Helsinkiko Unibersidadeagaz indarrean dauen ikastaroaz gan bigarren ikastaro bat garatzeko baimena emon deutso Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeari.

Jakina dan moduan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, joan dan apirilean Eusko Legebiltzarrak aho batez sortzea onartu eban Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidean.

Horren atarian, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan. Egun, 11 herrialdetako 24 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaroak. Horrezaz gan, Eusko Jaurlaritzeak HABE erakundearen bitartez abian dauka Euskal Herritik kanpo helduentzako emoten diran euskera eskolen garapenerako egitasmoa.

’Euskara-eskolak munduan’ egitasmoaren barruan Estaduko hainbat uriburutan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid) eta Europako (Paris, Londres, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta Ameriketako uri eta herri desbardinetan (Uruguai, Txile, Mexiko eta AEBetako Unibersidadeetan eta Argentina, Uruguai, Txile, Venezuela, Mexiko eta AEBtako 80 herritan) helduentzako emoten diran euskera eskolak arautu eta garatu dira, horretarako irakasleen trebakuntzeari aparteko garrantzia emon jako eta eskola horreek materialez hornidu eta autoikaskuntzarako eta urrutiko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak ezarri dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu