Sexu-aldaketarako ebakuntzak pagetako diru-laguntzen deialdia onartu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2007-11-28 13:12

Persona bakotxak beharrezko ebakuntzen gastuaren % 50 eta % 100 arteko laguntzinoa jasoko dau, baina kontuan izanik emakume transexualen kasuan diru-laguntzinoa ezingo dala 10.000 euro baino handiagoa izan eta gizonezko transexualentzat, 15.000 eurokoa.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak aurkezturik, 2007an persona transexualek sexua aldatzeko beharrezkoak dituen edota kirurgia plastikozko ebakuntza osogarriak, sexu-ezaugarri barrietara egokitzeko beharrezko diranak, diruz lagunduko dituan agindua onartu dau bart Gobernu Batzordeak. Diru-laguntzen zenbateko osoa 60.000 eurokoa izango da.

Persona bakotxak beharrezko ebakuntzen gastuaren % 50 eta % 100 arteko laguntzinoa jasoko dau, baina kontuan izanik emakume transexualen kasuan diru-laguntzinoa ezingo dala 10.000 euro baino handiagoa izan eta gizonezko transexualentzat, 15.000 eurokoa.

Diru-laguntzino honeen onuradunak hurrengoak izango dira: genero disforia ziurtagiri bidez transexual baldintza egiaztatzen daben lagunek, euskal udalen batean gitxienez urtebetez erroldautakoek eta emantzipautakoek edota 18 urte baino gehiagokoek. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 28an amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu