Ondarrutar naturala lehiaketea abenduaren 1ean jokatuko da

Bizkaie! 2007-11-28 11:58

Ondo pasetako eta ondarrutarrek euren herriaren inguruan dakitena gal ez daiten eta belaunaldiz belaunaldi transmitiduteko asmoagaz, datorren zapatuan, abenduak 1, ‘Ondarrutar Naturala’ izeneko bigarren lehiaketea jokatuko da Kafe Antzokian, arratsaldeko 18:00etan.

Ondo pasetako eta ondarrutarrek euren herriaren inguruan dakitena gal ez daiten eta belaunaldiz belaunaldi transmitiduteko asmoagaz, datorren zapatuan, abenduak 1, ‘Ondarrutar Naturala’ izeneko bigarren lehiaketea jokatuko da Kafe Antzokian, arratsaldeko 18:00etan.

Hizkuntzearen eta kulturearen transmisinoa ziurtatu nahi dabe antolatzaileek eta era ludiko honetan egitea pentsau dabe. Lehiaketan binaka hartuko da parte eta hori lortzeko, igaz bezela, bikoteka arituko dira lehiakideak: heldu edo adineko bat eta gazte bat, bikotea osotuta. Ikasleentzako postal bat egin da parte hartzera animetako eta eurek etxera eroateko, etxekoak be animau daitezen. Aitatutako postala Udaletxeko postontzi urdinera edo Turismo Bulegoaren zein gazte bulegoan entregau behar da zemendiaren 29a baino lehen.

Igaz lehenengoz egin zan legez, lehiaketako galderak bost ataletan banatuko dira: herriko kale eta lekuak, historia, berbak eta esaerak, pertsonaiak eta ohiturak. Horreek asmetako galdera-erantzunak, esaldien edo esaeren hasierea emonda lehiatzaileek amaitu beharrekoak eta aurkezlearen azalpena entzunda berba bat edo esaera bat asmetea erabiliko dira teknika moduan. Parte hartzeko, beraz, Ondarroako gauzak jakitea besterik ez da behar.

Dana dala, igaz bezela, etxeko jakinduriaz aparte, badago lehiaketan parte hartzeko lagungarri subertau daitekeen kontsulta materiala be: Lore Jokoetako egunkariak, herriko ikasleek 2005-2006 ikasturtean egindako erreportaje-bildumea (bi aletan argitaratu zana: ‘Ondarroa, kalerik kale’ eta ‘Ondarroa ezagutuz. Atzo eta gaur’) edo Interneten dagoan Ondarroako esaera-bildumea (www.ondarrutarnaturala.com). Eskolan egiten dan lana be balorau nahi danez, ikasleei galdera-erantzun barriak proposatzeko planteamendua egin da ikastetxeetan.

Irabazleen artean 1.100 euro banatuko dira eta epaimahaiak erabagiko dau zelan saritu lortutako puntuazinoen arabera. Hori bai, parte hartzen daben guztiek eroango dabe zeozer.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu