‘30 urte liburugintzan’, euskal liburugintzearen analisia egin dau Joan Mari Torrealdaik
2007-11-28 11:431976tik 2005era arteko euskal liburugintzearen azterketea argitaratu dau Joan Mari Torrealdai idazle eta Jakin aldizkariko arduradunak, ‘30 urte liburugintzan’ izenekoa.
1976tik 2005era arteko euskal liburugintzearen azterketea argitaratu dau Joan Mari Torrealdai idazle eta Jakin aldizkariko arduradunak, ‘30 urte liburugintzan’ izenekoa.
Datu adierazgarriak dakarz bizkaitar egileak, berbarako, 1981-1985 artean, liburu barriek bataz beste 2.614 aleko tiradea euken, eta 1.914koa berrargitalpenek, eta 2001-2005 artean 1.829koa ale barriek eta 1.129koa berrargitalpenek. Liburu tituluen euren kopurua, barriz, goraka joan da: 1985ean 4.082koa zan kopurua, 1995ean 10.551ekoa, 2005ean 16.891ekoa.
Lau ataletan banatu dau liburua Torrealdaik, eta aitatutako datuei buruzkoa da horreetako bat; hirugarrena, hain zuzen. Lehenengo bietan azken 30 urteotan egindako azterketek eragin deutsiezan arduren barri emoten dau, azalpenakaz eta grafikoakaz. Galderak botaten ditu. Berbarako: ‘Gehiegi produziduten al da euskeraz? Ala gitxiegi irakurten da? Ala biak dira egia eta zein neurritan bakotxa? Zer da konsumiduten dana?’. Edota: ‘Euskeraz bakarrik bizi al gaitekez? Euskeraz bakarrik irakurriz bizi gaitekez? Zer dago irakurteko? Zelan nahi dozu produzidutea gero salduko ez bada? Liburugintza autonomoa euskeraz posible al da? Edo ames eta ameskeria bat izan da?’. Bertako eta kanpoko argitaletxeak be aztertu ditu. ‘Ez al dira bi mundu? Zer produziduten dabe kanpokoek eta zer hemengoek?’.
Azken buruan, laugarren atalean, egileak proiektu baten barri emoten dau: Euskal Liburutegien Behatokia. ‘Kontsumoa bera zuzenean aztertzea izango litzateke onena, eta nik uste Behatokitik hori be egingo dogula, eta irakurketea be bai’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!