Sorkuntza barria bultzatzen dauen Getxoarte ekimenak barikuan zabalduko ditu ateak

Bizkaie! 2007-11-28 10:37

Danetara, 68 artista gaztek parte hartuko dabe Getxoarte 2007 edizinoan, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauen ekimenean. Ekitaldia zemendiaren 30etik abenduaren 2ra arte izango da Areetako Geltokia plazako karpan.

Danetara, 68 artista gaztek parte hartuko dabe Getxoarte 2007 edizinoan, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauen ekimenean. Ekitaldia zemendiaren 30etik abenduaren 2ra arte izango da Areetako Geltokia plazako karpan.

Antolatzaileek adierazo dabenez, bisitariek hainbat muetako lanak izango ditue ikusgai: pinturak, argazkiak, marrazkiak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste.

Orain dala sei urte sortu zan Getxoarte, Arte Sortu Barrien Aretoa, arte proposamenik gazteenak erakusleiho izateko eta, era berean, sortzaile barriek euren lana ezagutzera emoteko asmoz. Ganera, artista gazteek euren lanetan interesautako personakaz zuzeneko loturea izango dabe, bai publikoko jenteagaz zein sektoreko profesionalakaz.

Hiru egunez, Areetako Geltokia plazea etorkizun oparoa daben artisten lanen erakustoki erraldoia izango da.

Getxoarten aukera artistiko guztiak sartzen dira, proiekturik personalenetatik hasita taldeko proiektuetaraino. Ganera, euskal arte produkzino garaikidearen orainaren eta etorkizunaren irudi bizia da. Aurtengo partaide gehienek Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Ederren Fakultadean ikasten dabe eta Getxoartek lankidetza estua dauka fakultade horregaz

Erakusketearen ordutegia honako hau da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:30era. Sarrerak bi euroan izango dira salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu